19

Uzt / 2022

Murgilaldi baterako kontakizunak: 2. La playa del naufragio

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Amaia García

Basilisco, Jon Bilbao

Impedimenta, 2020

290 or.

ISBN 978-84-17553-68-5

Oraingoan, idazle garaikide baten testua aukeratu dugu: “La playa del naufragio”, Jon Bilbaorena, Basilisco (distiratsua bezain sailkatzeko zaila) liburuan. Kontakizun honetan ere egoera idiliko batetik abiatzen gara, ondoeza eta larritasunean sartzeko. Protagonista, aita eta idazlea, Zantera iritsi berri da, Greziako uharte urrun batera, bere familiarekin egingo duen egonaldiaz gozatzera, eta itsasontzi txiki batean nabigatzera irteten da alaba eta ilobarekin. Izenburuak iradokitzen duen bezala, hondoratzea da gertakizun abiarazlea, baina interesgarriena zalantzak eta gogoetak dira, aitak (eta idazleak) egoera dramatiko bati aurre egin behar dionean: gauez, noraezean, bere bizitza eta igerian ez dakiten bi neskena salbatzen saiatuz. Basiliscoko beste kontakizun batzuetan bezala, aitatasuna eta maskulinotasuna dira istorioaren gai inplizitu edo murgilduetako batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude