20

Uzt / 2022

Murgilaldi baterako kontakizunak: 3 Bajo el agua negra

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Amaia García

Las cosas que perdimos en el fuego, Mariana Enríquez

Anagrama, 2016

197 or.

ISBN 978-84-339-9806-4

Beste erregistro aldaketa bat, eta beldurrezko kontakizun bat (funtsean, gizarte-kritika) aukeratu dugu ondoren, generoaren maisu batek sinatua, Mariana Enríquezen “Bajo el agua negra”. Las cosas que perdimos en el fuego liburu agortezinean jasotako kontakizunetako bat da, eta kasu honetan ibaiak ez du bainua hartzera gonbidatzen: istorioak aipatzen digun Errekastoa, Villa Morenoko auzo txabolistan, hain kutsatuta dago non urak beltz bihurtu diren, eta ezin den inolako bizitzarik egon. Edo hori pentsatzen du Marina Pinat fiskalak, harik eta poliziaren eskuetan itota hil ziren bi gazteren senideak esaten hasi arte haietako batek ibaitik itzultzea lortu duela (eta heriotzatik?). Mamuen ipuina, are beldur handiagoa ematen duena kontuan hartzen badugu egilea bere herrialdean, Argentinan, eskandalua eragin zuen benetako gehiegikeria polizial batetik abiatu zela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude