21

Uzt / 2022

Murgilaldi baterako kontakizunak: 4. Haragia

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Amaia García

Haragia, Eider Rodríguez

Susa, 2007

154 or.

ISBN 978-84-86766-94-8

Izenburu bereko bilduman (eta Un corazón demasiado grande gaztelerazko bilduman) agertzen den Eider Rodríguezek idatzitako “Haragia” kontakizunak Hendaiako hondartzako ur lasaietara itzultzen gaitu. Narratzaileari zona nudista gustatzen zaio, inguruan dituen gorputzak begiratzean atsegin hartzen baitu. Bakarrizketak bere pentsamenduak inolako iragazkirik gabe entzuteko aukera ematen digu, baita itotzen ari den haur bat, Beñat, erreskatatzen duenean ere. Eta bere amaren, Karmeleren, esker ona jasotzen duenean. Protagonista heroitzat har genezake, baina gauzak ez dira inoiz hain errazak Eider Rodriguezen kontakizun batean. Ohizko behaketa-gaitasunarekin, egoera konplexuekiko eta pertsonaia bihurriekiko gustuarekin, istorioa borborka jario da, eta arrastaka garamatza, baina arnasa hartzeko eta hausnartzeko gelditzera ere behartzen gaitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude