22

Uzt / 2022

Murgilaldi baterako kontakizunak: 5. Igerilekua

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Amaia García

Beti oporretan, Harkaitz Cano

Susa, 2015

203 or.

ISBN 978-84-92468-79-9

Eta, amaitzeko, gertukoa eta ezaguterraza suertatzen zaigun beste fikzio bat aurkezten digun kontakizuna, Harkaitz Canoren “Igerilekua”, Beti oporretan liburuan: urak eta bainuak garrantzia duten bilduma honetako narrazioetako bat. Eneko protagonistak lagunak gonbidatu ditu gurasoak kanpoan daudela aprobetxatuz. Sofa zikindu edo tekila botila apurtuko duten kezkatuta dago, baina, batez ere, neurria ez emateak ikaratzen du. Etxean igerilekua izatea bere kapital sozial nagusia da, eta behar duen konfiantza ematea espero du. Kontakizun laburrerako bere ohiko maisutasunarekin, Harkaitz Canok adiskidetasunari, nerabezaroari, eta adin horri lotutako guztiari buruzko istorioa planteatzen digu: segurtasunik eza, aurkikuntzak, lehen aldiak… Gainera, amaieran, eguzkitan egon garenean dutxa izoztu batek bezala harritzen gaituen bira bat aurkituko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude