25

Abu / 2022

Kontalari latinoamerikar berriak: 4. Estamos a salvo

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Amaia García

Estamos a salvo, Camila fabbri

Temas de hoy, 2022

171 or.

ISBN: 978-84-9998-915-0

Camila Fabbri (Buenos Aires, 1989) idazlea, antzerkigilea eta aktorea da, baita hainbat komunikabide, aldizkari eta blog kulturaletan kolaboratzailea ere. Bere lehen kontakizun-liburua, Los incidentes, 2015ean argitaratu zen, eta 2022an bigarrena atera zuen, Estamos a salvo. Biltzen dituen 17 narrazioak laburrak dira, oso estilo leunekoak, nahiz eta agian indar edo konplexutasun apur bat falta zaien. “Sobras” kontakizunean, neskato batek bizilagunaren maskota arriskutsuaz hitz egiten digu, yacaré batez, nahiz eta beharbada arriskua animaliarengan ez dagoen. “Coches familiares” narrazioaren eszenatokia ezkontza bat da, eta protagonista bikotekidearekin joaten da, baina bakarrik alde egiten du. Kontakizun guztietan gatazka bat dago, ez beti esplizitua, eta hondamendiaren aukera itxaropenari kontrajartzen zaio. 2021ean Fabbrik bere lehen eleberria argitaratu zuen, El día que apagaron la luz, eta urte horretan bertan Grantak 35 urtetik beherako espainierazko 25 narratzaile onenen zerrendan hautatu zuen argentinar idazle bakarra bihurtu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude