26

Abu / 2022

Kontalari latinoamerikar berriak: 5. Ustedes brillan en lo oscuro

Autorea: elenaoregi

Post honen idazlea: Amaia García

Ustedes brillan en lo oscuro, Liliana Colanzi

Páginas de espuma, 2022

111 or.

ISBN: 978-84-8393-314-5

Liliana Colanzi Serratek (Santa Cruz, Bolivia, 1981) Gizarte Komunikazioa ikasi zuen bere herrialdean, eta Latinoamerikako Ikasketetan masterra lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Horrez gain, Literatura Konparatuan doktoretza lortu zuen Cornellekoan, eta bertan Latinoamerikako Literaturako irakaslea da gaur egun. Kazetari eta zutabegile gisa ere lan egin du hainbat hedabidetan, eta “Dum Dum Editora” argitalpen-proiektua zuzentzen du. 2022an, Ribera del Duero sari ospetsua irabazi zuen, bere laugarren kontakizun-liburuarekin: Ustedes brillan en lo oscuro. Rosa Montero epaimahaiburuaren hitzetan, “Irrist egiten duen ipuin-liburu bat da. Errealitate anbiguo horretan irristatzen zara, errealitate kezkagarri horretan, errealitate eder horretan, errealitate beldurgarri horretan”. Izenburua ematen dion kontakizuna Brasilen gertatutako istripu erradioaktibo erreal batean oinarritzen da. Originalak eta indartsuak, Colanziren testuek bere belaunaldiko idazle latinoamerikar emakumeak bizitzen ari diren sormen une handia berresten dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude