19

Urr / 2021

El verano en que mi madre tuvo los ojos verdes, Tatiana Tîbuleac

Autorea:

Post honen idazlea: Amaia Garcia

El verano en que mi madre tuvo los ojos verdes, Tatiana Tîbuleac

Impedimenta, 2019

247 or.

ISBN: 978-84-17553-03-6

Liburutegi Nagusiko gaztelerazko solasaldian El verano en que mi madre tuvo los ojos verdes Tatiana Țîbuleac idazle moldavar-errumaniarraren eleberria izan dugu hizpide. Jatorriz 2017an argitaratua, seme baten eta amaren arteko harreman zailari buruzko istorio hau benetako fenomeno literarioa izan da Errumanian, eta ustekabeko eragina izan du Europako hainbat herrialdetan. Hurrengo egunetan egileak Donostia bisitatuko du “Emakume idazleen mundu bat 2021” programaren barruan (informazio guztia postaren amaieran). Gehiago irakurri

01

Urr / 2021

Tristana, Benito Pérez Galdos

Autorea:

Post honen idazlea: Amaia Garcia

Tristana, Benito Pérez Galdós

Literatura Random House, 2021

199 or.

ISBN 978-84-397-2936-5

Donostia Kulturako Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian, 1892an argitaratutako Tristana eleberriaz hitz egin da.

Benito Pérez Galdosen lanen artean, Tristanak gero eta garrantzia handiagoa hartu du, denboraren poderioz. Gaur egun nobela “moderno” gisa irakurtzen jarraitzen da, feminismoaren berezko kezkak islatzen dituena.

Gehiago irakurri

06

Uzt / 2021

Kaixo, Zero naiz, Luca Novelli

Autorea:

Kaixo, Zero naiz

Testua: Luca Novelli

Irudiak: Marta Giussani

Mezulari, 2018

84 orrialde

ISBN: 978-84-271-4172-8

 

 

Harri Berri-Oleta ikastetxeko 2. ziklotik, Kaixo, zero naiz irakurtzea gomendatzen digute, Luca Novellik idatzi eta Marta Giussanik ilustratua. Luca italiar sortzaile polifazetikoa da: idazlea, marrazkilaria, kazetaria, aldizkarien diseinatzailea eta telebista-saioen sortzailea dugu, eta 22 hizkuntzatara itzuli diren haurrentzako zientzia dibulgazioko liburu sorta luze baten egilea da.

Gehiago irakurri

02

Abu / 2019

Surf bilduma berria Okendo Kultur Etxeko Liburutegian

Autorea:

Okendo Kultur Etxeko Liburutegiak surfaren inguruko interesgune berri bat sortu du, liburu eta aldizkari bilduma zabal batekin eta bere generoan bakarrenetakoa.

Urteak pasa dira Okendo Kultur Etxean Surfilmfestival ospatzen hasi zenetik eta orain ekimen hau zabaldu egin da hilero programatuko diren surfa, itsasoa, natura eta bidaiekin lotuta dauden hainbat jardueraz eta liburutegi iraunkorrarekin, bertako liburuak literatura eta kirola gaiak jorratzen dituzte nagusiki. Proiektu honek hemengo eta kanpoko belaunaldi ezberdinetako surflarien arteko harremanak sendotu nahi ditu.

Gehiago irakurri

28

Abu / 2018

Badator iraila

Autorea:

Poesia Orduak 2018, Maite MutuberriaBadator iraila eta Donostia Kulturako liburutegietan literaturarekin eta irakurketarekin gozatzeko proposamenak ditugu.

Irailaren 15a arte Eguzkiteka zabalik egongo da eta egunero 17:00etan ipuin kontaketa. Ostiraletan eta larunbatetan 12:00etan mahai-jokoak.

Irailaren 3an eta 4an Poesia Orduak, Victoria Eugeniako Club aretoan. Ordua: 19:30

Irailaren 10ean, A Manual for Cleaning Women, Lucia Berlin, solasaldia ingelesez Slawka Grabowkak gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:45.

Irailaren 11n, Zuloa, Xabier Gantzarain, solasaldia euskaraz Iñigo Aranbarrik gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:30.

Irailaren 18an, Olerkarien txokoa,  gaztelaniaz, Intxaurrondo Kultur Etxean, Plus 55ren eskutik. Ordua: 18:30

Irailaren 25ean, El puente, Gay Talese, solasaldia gaztelaniaz Amaia Garcíak gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:30.

Irailaren 26an, Alberto Irazuk Pocka puntua! bere liburuaren solasaldian parte hartuko du, Egia Kultur Etxeko liburutegian. Ordua: 19:00

Gainera, irailaren 16a arte Liburu zahar eta okasiozkoen azoka Gipuzkoa plazan.

 

 

22

Mai / 2018

Reading Lolita in Tehran, Azar Nafisi

Autorea:

Reading Lolita in Tehran, Azar NafisiReading Lolita in Tehran, Azar Nafisi

Penguin Books, 2015

347 orrialde, 14,32 €

ISBN 9780241246238

Ekainaren 11n, astelehena, iluntzeko 19:45ean Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, Slawka Grabowskak dinamizatzen duen Donostia Book Club taldeak hileroko saioa izango du. Bertan  Azar Nafisi idazle iraniarraren Reading Lolita in Teheran liburua izango dute mintzagai. Saioa ingelesez izango da eta erabat irekia, baldintza bakarra liburua aldez aurretik irakurtzea. Donostia Kulturako liburutegietan liburua maileguan hartzeko aukera dago.

Gehiago irakurri

03

Mai / 2018

Filiala, Sergei Dovlatov

Autorea:

Filiala, Sergei DovlatovFiliala, Sergei Dovlatov

Katakrak, 2017

190 orld., 17 €

ISBN 978-84-16946-09-9

Maiatzaren 8an, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Udal Liburutegiko San Jeronimo aretoan,  Iñigo Aranbarrik dinamizatzen duen literatur taldeak hileroko saioa izango du. Bertan Sergei Dovlatov idazle errusiarraren Filiala liburua izango dute mintzagai. Amaia Apaulazak eta Aroa Uhartek itzulia, Katakrak argitaletxeak argitaratu zuen joan den urtean. Lehendik beste bi idazlan zeuden euskaratuak: Konpromisoa, Iker Sanchok itzulia eta Maleta, Amaia Apaulazak itzulia.

Gehiago irakurri