12

Ots / 2019

Ahab y la ballena blanca, Manuel Marsol

Autorea:

Ahab y laballena blanca, Manuel MarsolIbai ikastolako LH2A gelako ikasleek Manuel Marsol autorearen Ahab y la ballena blanca album ilustratuarekin gozatu dute. Itsasoa misterioz josia dagoela dio Ahab kapitainak, balea zuriaren bila abiatzen denean, eta itsaso zabalean bizitzen dituen abentura arriskutsuak eta zirraragarriak kontatzen dizkigu, hitz gutxi eta ilustrazio zoragarrien bidez.

III. Album Ilustratuen Nazioarteko Edelvives Saria irabazi zuen lan honek 2014an. 

12

Ots / 2019

Tronpatxo, Antton Kazabon

Autorea:

Aitor ikastolako LH-2B gelako ikasleek Antton Kazabonek idatzi eta Eider Eibarrek irudiztatutako liburu hau gomendatu digute: Tronpatxo.

Tronpatxo elefante potxoloa zoriontsu bizi da bere ama eta lagunekin, Keniako oihanetan. Azken aldian, ordea, kezkatzen hasia da, bere tronpa lagunena baino txikiagoa delako. Eta Elefante kumeak ez daki zer egin bere tronpatxoa luzatzeko.

Lortuko al du arazoa konpontzea?

05

Ots / 2019

Gorritxo eta Beltxiko, Joxan Ormazabal

Autorea:

Gorritxo eta Beltxiko Joxan Ormazabalek idatzitako istorio ederra da: “Ikatzaren koloreko inurri bat eta odolaren koloreko beste bat Eiffel dorrearen puntaren puntan elkartzen dira egun sargori batean. Hantxe bertan lagun egin eta badoaz biak norabiderik gabe, presarik gabe. Baina, ustekabean, abentura batean murgiltzen dira. Larrialdiak larrialdi, abenturarik politena bien arteko maitasuna bilakatzen da azkenean“.

Orixe ikastolako LH-1A gelako ikasleei irakasleak irakurri die istorioa, eta boz-gorako irakurketarekin asko gozatu dute. Egia da ez gaudela oso ohituak irakurketa mota honetara eta… gehiagotan egin beharko genuke!

Gorritxo eta Beltxiko, Irakurle Gazteak programaren Orixe ikastolako LH-1A gelako ikasleen gomendioa izan da.

05

Ots / 2019

¡Sonríe! Raina Telgemeier

Autorea:

Herri Ametsa ikastolako DBH-1A gelako ikasleek oso gustura irakurri dute Irakurle Gazteak programako Raina Telgemeier-en ¡Sonríe! nobela grafikoa

Raina 6. mailako neska bat da eta duen desio bakarra neska normala izatea da. Baina gau batean, scout taldeko bileratik etxera zihoala, estropezu egin, lurrera erori eta bi ebakortzak hausten ditu. Ondorioz, bidaia luze eta etsigarri bat hasten du, ahoko aparatu, ebakuntza, ordezko hortza, etab.ekin, aurrera eta atzera.

Ahoa sendatu bitartean, barre egiteko gogorik izango al du?

05

Ots / 2019

Irakurle gazteen gomendioak, LIBURUKA proiektua

Autorea:

2018-2019 ikasturtearen hasieran, LIBURUKA proiektuaren barruan, Irakurle Gazteak programa abiarazi zen Donostiako Udal Liburutegien eta hiriko ikastetxeen partaidetzarekin. Hala, ikastetxe parte-hartzaileek liburu mota desberdinekin osatutako kaxak jasotzen dituzte.

Harrera bikaina izan du proiektuak.

Blogeko atal honetan, ikasleei gustatu zaizkien liburuen berri emango dizuegu.

16

Aza / 2017

Joxepi dendaria

Autorea:

Joxepi dendaria
Testua: Mariasun Landa
Ilustrazioak: Asun Balzola
Elkarlanean, 2000
46 orrialde. 9,60 €
ISBN 9788483317105

Joxepi dendariaren ipuina 1983an argitaratu zen lehenengo aldiz euskararaz, gaztelaniaz (La tienda de Pepa) eta katalanez (La botiga de la Pepa). Orain, Valentziako merkataritza elkarteek berreskuratu dute eta valentzieraz argitaratu dute, La botiga de la Pepa, izenburupean, ipuina ezin hobeto erakusten dituelako gertuko merkataritza txikiaren baloreak. Mariasun Landa Xirivella eta Manisses herrietan egon da aleak sinatzen eta liburua aurkezten.

Gehiago irakurri

22

Urt / 2013

Abbadiaren sekretua, Fernando Morillo

Autorea:

Abbadiaren sekretua liburuaren azalaFernando Morillo
Abbdiaren sekretua
Gaumin, 2012
144 orrialde. 10,50 €
ISBN 9788493922948 10 urtetik aurrera

Alar eta Kaiet anaiak Hendaiako Abbadia eremu liluragarrian ezkutatzen
den misterioa argitu beharko dute. Badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han, baina derrigorrez amona languntzera joan behar dute, hain zuzen   gerlariz jantzita eremuan sartu baita.
Abentura eta ritmo azkarra lehenengo kapitulutik, baita hizkera zaindua eta iradokitzailea. Bestetik Antton Abbadia pertsonaiak eta Abbadia eremuak egilearengan pizten duten miresmena kutsakorra da. “Eremua. Eremuak zerbait du. Esaiozue xarma, magia edo lilura. Edo dena batera. Ni beti sorgindu naute hango haritzek eta kaioek, hango
arratoi erraldoiek eta itsaslabarren kantek. Uraren eta lurraren arteko dantza. Eta gaztelu miragarria. Lainoz beteriko ipuin batetik ateratakoa zela iruditzen zitzaidan”.

  Gehiago irakurri

07

Urt / 2013

Dragoia, Arrate Egaña

Autorea:

Dragoia liburuaren azalaArrate Egaña. Ilustratzailea Marimar Agirre
Dragoia
Erein, 2011 16 €
978-84-9746-730-8 16 €
6 urtetik aurrera

Neska txinatarra da istorio honetako protagonista eta narratzailea. Berak, handitan, aitonari kometak egiten lagundu nahi dio. Gelakoek hori entzutean barre egiten diote, ez dutelako neska ondo hartzen, batez ere Lukenek, besteek baino ozenago egiten baitio barre “Gorroto nuen barre ozen eta kantari hura!”. Andereñoak harremana hobetu nahian elkarrekin lan bat egiteko agintzen die. Lukenek neskatilaren aitonaren jatetxean ezustekoa hartuko du, dragoi bat ote dago han?
Azkenean, Luken eta neska lagun bilakatuko dira eta kometak askatuko dituzte igandero. Mutilaren barrea orduan beste modu batekoa izango da “…barre ozen eta kantari hark liluratu egin ninduen.”
Indar handiko ilustrazioek eta testuak istorio ederra osatzeaz gain, hainbat gaiei buruz hausnartzeko aukera ematen du. Gehiago irakurri

17

Urr / 2011

Arrate Egañaren Giltza, haurrentzako ipuina

Autorea:

Giltza liburuaren azalaArrate Egaña
Giltza
Erein, 2011
86 orrialde. 10 €
9-10 urtetik aurrera gomendatua 978-84-9746-682-0

Liburu honetan hamaika urteko mutilari etxeko giltza eman diote gurasoek. Honek sekulako poza emango dio, autonomia eta askatasunaren bidea lehengo urratsa iruditzen zaiolako. Baina bide hori ez da beti erraza izango eta beldurra eta bakardadea jasango ditu. Gehiago irakurri