29

Aza / 2013

Etiopia, Bernardo Atxaga #liburubatistoriobat

Autorea:

Bernardo Atxaga
Etiopia
Erein, 1978
105 orrialde, 21 cm
ISBN 8475680194

 

Arantxak bota zuen galderari erantzun eta bide batez, #liburubatistoriobat ekimenarekin bat egin nahi nuke honekin.
1985eko urtarrila, gabonak bukatu berriak, etengabe ari zuen elurra eta Euskal Herria erabat kolapsatu zen. Lanetik korrika atera behar izan nuen isolatuta geratu nahi ez banuen eta jende asko oinez itzuli behar izan zuen etxera. Halako egun ahaztezinean, etxeko goxoa eta liburu bat: Etiopia. Orduan ez nekien baina deskubritzen ari nintzen munduaren nire mapan betirako iltzatuta gelditu zen. Gaztaroaren mugarri. Geroago etorriko zen Henry Bengoa Inventarium. KRA. Aurreko igandean Ruper Ordorika Donostian. Denbora-hari bereko beste muturrean. Tartean, Sarrionandia (Narrazioak). POTT.
Egun hartan Europa elurrak blokeatuta zegoen baina niretzat han zeuden zerumuga eta zeruaren urdina. Une batez bederen, mundua perfektua izan zen eta gu zorioneko.

06

Ots / 2012

Northlanders 1. El regreso de Sven, Brian Wood eta Davide Gianfelice

Autorea:

Brian Wood; Davide Gianfelice
Northlanders #1. El regreso de Sven
Planeta de Agostini, 2009
202 páginas. 15,95 €
ISBN 9788467478013

Harrigarria nahiz gomendagarria honako komiki hau, Northlanders (Ipartarrak) izeneko bildumari hasiera ematen dioena. Bertan, Erdi Aroko bikingoen inbasioak dira kontagai, lehenengo ale honek Eskandinaviar lurralde izoztuetan murgilduko gaituelarik. Sven protagonista, urteetan munduan zehar ibili ondoren, jaioterrira bueltatuko da, kendutako oinordetza berreskuratzeko asmoz. Ezpatak, odola eta basakeria gainezka izango dira istorioaren atze-oihal. Ardatza, berriz, Svenen barne eraldatzea, non eta hasierako harrokeria eta azalkeria alde batera utzita, heldutasunera salto egingo duen. Gehiago irakurri

25

Urt / 2012

El arte de volar, Antonio Altarriba eta Kim

Autorea:

Portada del cómic Arte de volarAntonio Altarriba; Kim
El arte de volar
Edicions de Ponent, 2009
208 orrialde. 22 €
ISBN 9722496770380

Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

El arte de volar es un cómic biográfico premiado con el Nacional del Cómic 2010, en el que el guionista Antonio Altarriba, catedrático de filología francesa en la Universidad del País Vasco para más señas, y el dibujante Kim, habitual de la revista El Jueves con su ya clásico Martínez el facha, relatan la dramática vida del señor Altarriba padre, sirviendo como desencadenante de la narración, y sin que suponga spoiler, su suicidio.

Así pues, partiendo de este triste suceso, los autores desarrollan la peripecia vital del protagonista, desde su juventud durante la II República española, hasta nuestros días, pasando por el trauma de la Guerra Civil, el exilio en Francia y el retorno a la gris España de la posguerra. Todo ello con objeto de desentrañar las claves del drástico desenlace. Gehiago irakurri