18

Mai / 2022

Oihana, Marina Gilbert

Autorea:


Oihana
, Marina Gibert

Irudiak: Marina Gibert

Pamiela, 2021

36 or.

ISBN: 978-84-91722-46-5

Oporretan pentsatzen zaudetenoi, amesteko liburu koloretsu bat gomendatzen dizuegu: Oihana. 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako album ilustratua da hau, hitzik gabea eta xehetasunez josia. Bere irudien bidez, bizitzaren metafora bat kontatzen digu, haur batek oihanean zehar egiten duen paseo dibertigarria, hain zuzen ere. Azpimarratzekoa da album honek “Album irudidunak egiteko nazioarteko XIV. Compostela saria (2021)” irabazi duela.

12

Mai / 2022

Supersorda, Cece Bell

Autorea:

Supersorda, Cece Bell

Irudiak: Cece Bell

Maeva, 2017

248 or.

ISBN:  978-8417108168

Cece Bell komikilariak idatzitako Supersorda gomendatzen digute EKINTZA IKASTOLAKO LH5B gelako ikasleek.

Lan hau autobiografikoa da, non egileak bere haurtzaroko bizipenak azaltzen dituen, meningitisak eragindako gorreria arazoari dagokionez. Lagunak egitea zaila egiten zaion ingurune batera egokitu behar du, bere arazoa ez baitute ondo ulertzen beste haur batzuek. Hala ere, bere audifonoari esker, beste inork ezin dituen gauzak entzuteko ahalmena duela ohartzen da. Komikiko irudietan, pertsonaiek untxi itxura dute. Eleberri grafiko honi esker, idazleak idazle eta ilustratzaile onenaren Eisner saria jaso zuen 2015ean.

11

Api / 2022

Hari ikusezina, Miriam Tirado

Autorea:

Hari ikusezina, Miriam Tirado

Irudiak: Marta Moreno

Erein, 2021

56 or.

ISBN: 978-84-91097-68-6

Aste Santuko oporretan etxean irakurtzeko liburu bat gomendatzen dizuegu: Hari ikusezina. 5 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta senideekin zein lagunekin lotzen gaituzten harremanak azaltzeko eta ulertzeko oso baliagarria izan daiteke. Izan ere, liburu honen protagonistak, Nurak, bere zilborrak zer ezkutatzen ote duen jakin nahi du eta haurra den lez, galdezka hasten da. Eta hara zer aurkitzen duen: maite dituen pertsonekin lotzen dituela bere zilborrak!

06

Api / 2022

Etxetxorotarrak, Lur Gallastegi

Autorea:


Etxetxorotarrak, Lur Gallastegi

Irudiak: Bruno Hidalgo

Elkar, 2019

76 or.

ISBN: 978-84-9027-971-7

Lur Gallastegi Zendegik idatzitako Etxetxorotarrak gomendatzen digute EKINTZA IKASTOLAKO LH5A gelako ikasleek.

Liburu honen protagonistak Lea eta Mattin neba-arrebak dira: amaren eta aitaren xelebrekeriekin ohituta badaude ere, ez dute imajinatu ere egiten datorkiena. Izan ere, gurasoek erabaki dute seme-alabak etxeaz eta euren lanetaz arduratzea! Bai  bai, helduak joango dira eskolara eta bitartean, Lea eta Mattin lanera joan eta etxea atondu beharko dute.

Umoreaz baliatuz, irakurketa honek jorratzen ditu familiaren eguneroko bizikidetza eta eginbeharrak. Gainera, oso gomendagarria da enpatia zer ote den ulertzeko.