11

Api / 2022

Hari ikusezina, Miriam Tirado

Autorea:

Hari ikusezina, Miriam Tirado

Irudiak: Marta Moreno

Erein, 2021

56 or.

ISBN: 978-84-91097-68-6

Aste Santuko oporretan etxean irakurtzeko liburu bat gomendatzen dizuegu: Hari ikusezina. 5 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta senideekin zein lagunekin lotzen gaituzten harremanak azaltzeko eta ulertzeko oso baliagarria izan daiteke. Izan ere, liburu honen protagonistak, Nurak, bere zilborrak zer ezkutatzen ote duen jakin nahi du eta haurra den lez, galdezka hasten da. Eta hara zer aurkitzen duen: maite dituen pertsonekin lotzen dituela bere zilborrak!

06

Api / 2022

Etxetxorotarrak, Lur Gallastegi

Autorea:


Etxetxorotarrak, Lur Gallastegi

Irudiak: Bruno Hidalgo

Elkar, 2019

76 or.

ISBN: 978-84-9027-971-7

Lur Gallastegi Zendegik idatzitako Etxetxorotarrak gomendatzen digute EKINTZA IKASTOLAKO LH5A gelako ikasleek.

Liburu honen protagonistak Lea eta Mattin neba-arrebak dira: amaren eta aitaren xelebrekeriekin ohituta badaude ere, ez dute imajinatu ere egiten datorkiena. Izan ere, gurasoek erabaki dute seme-alabak etxeaz eta euren lanetaz arduratzea! Bai  bai, helduak joango dira eskolara eta bitartean, Lea eta Mattin lanera joan eta etxea atondu beharko dute.

Umoreaz baliatuz, irakurketa honek jorratzen ditu familiaren eguneroko bizikidetza eta eginbeharrak. Gainera, oso gomendagarria da enpatia zer ote den ulertzeko.