07

Ira / 2022

La rosa de mi jardín

Autorea:

La rosa de mi jardín, Arnold Lobel

Irudiak: Anita Lobel

Corimbo, 2022

ISBN: 978-84-8470-639-7

La rosa de mi jardín albumaren autoreak Arnold Lobel (testua) eta Anita Lobel (ilustrazioak) dira. Arnold Lobel internazionalki haur literaturako maisuetako baten moduan kontsideratua da, eta Anita Lobel ilustratzailearekin batera hainbat sariren irabazlea da. Liburua, larrosa batekin hasten da, eta pixkanaka larrosa horri bestelako hainbat lore batzen zaizkio lorategi baten deskripzioa eginez. Mila kolore eta lore ezberdin ikusi daitezke bertan: peonia, ekilore, lirio, bitxilore eta abar luze bat. Baina lorategi lasai eta baketsu horrek zerbait ezkutzatzen du, zer izango ote da?

31

Abu / 2022

El rey patata

Autorea:

El rey patata, Christoph Niemann

Malpaso, 2022

24 or.

ISBN: 978-84-19154-02-6

Aste honetan 5 urtetik gorako haurrentzako gomendioa dakarkigu: El rey patata liburua, Christoph Niemann autorearena. Patataren bidezko estanpazioak erabiliz, Fritz erregeak nola patata herriaren eta nekazarien elikaduran sartu zuen kontatzen digu autoreak, izan ere, liburua Prusiako Federiko II.aren gertakizunean oinarritzen da. Erregeak, Hego Ameriketatik iritsitako elikagaia osasungarria eta nutritiboa zela entzutean, herriaren elikaduran sartzea zuen helburu, baina herriaren erantzuna ez zen Fritz erregeak uste zuen bezain ona izan.

24

Abu / 2022

Likeo, luego existo

Autorea:

Likeo, luego existo, Isabel Meira

Irudiak: Bernardo P Carvalho

Takatuka, 2021

155 or.

ISBN: 978-84-18821-16-5

Isabel Meira kazetariak eta Bernardo P. Carvalho ilustratzaileak, besteak beste Portugaleko Ilustrazio Sari Nazionala edota Gustav Heinemann Peace Prize jaso ditu, gaur egungo globalizazioarekin zerikusia duten hainbat gogoeta eta zalantza planteatzen dizkiete 12 urtetik gorako gazteei Likeo, luego existo liburuan. Isabel Meiraren hitzetan, liburuaren helburu nagusia gazteek galderak egitea da eta horien erantzunak Google-tik haratago bilatzea. Horrekin batera, gaur egun dauden gai ezberdinak jorratzen dira bertan: mugikorrarekiko dagoen mendekotasuna, gizartearen polarizazioa, sare sozialak edota desinformazioa eta fake news-ek errealitatean duten eragina.

17

Abu / 2022

Aldaketa, Ivan Mata

Autorea:

Aldaketa, Ivan Mata

Alberdania, 2020

38 or.

ISBN: 978-84-9868-632-6

Aste honetan, 5 urtetik gorako haurrentzako gomendioa dakarkigu: Aldaketa. Bi hartz zuri, aita-semeak, ehizatzera irteten dira eta itzultzen direnenean izotzezko pasabidea urtua dagoela konturatzen dira. Liburua, hartz zurien istoriorekin batera, aldaketa klimatikoak munduan eta gizartearengan dituen eraginen azalpenekin txandakatzen da. Batez ere, fabrikek, baso-ustiapenek, garraioek edota abeltzaintzak dituzten eragin ezkorrak azaleratzen ditu Ivan Mata autorearen album ilustratu honek.

10

Abu / 2022

Un león en el supermercado, Mikel Valverde

Autorea:

Un león en el supermercado, Mikel Valverde

SM, 2022

53 or.

ISBN: 978-84-1392-384-0

Imanol supermerkatuan sartu den lehen unetik, garbi ikusi du bertan lehoi bat dagoela. Baina, bere amak ez dio kasurik egiten, eta gainera, inguruko jendea animaliarekin larritzen ez dela ikustean, harritu egiten da. Leohiak helburu garbia du: supermerkatuan dauden haurrak jatea. Imanol hori ekiditen saiatzen den bitartean, Mikel Valverde autoreak umorez beteriko poesia batean murgiltzen gaitu.

03

Abu / 2022

Nuevo Mundo: Isabel Zendal en la Expedición de la Vacuna, El primo Ramón

Autorea:

Nuevo Mundo: Isabel Zendal en la Expedición de la Vacuna, El primo Ramón

Irudiak: El primo Ramón

Bululú, 2020

43 or.

ISBN: 978-84-122577-0-0

Gaurkoan dakarkigun Nuevo Mundo liburu ilustratuak, Isabel Zendalen bizitza kontatzen digu, bere seme Benitoren ikuspuntutik. Munduko Osasun Erakundeak misio internazional bat egin zuen lehen emakume erizaintzat hartzen du, eta berak egindako lana guztiz garrantzizkoa izan zen baztangaren kontrako erremedioan. Liburuan, Isabel Zendalen bizitzako pasarte ezberdinak topatzeaz gain, Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoan parte hartzera nola heldu zen deskubrituko dugu, bai eta espedizioan parte hartu zuten umeen istorio ezberdinak irakurri ere.

27

Uzt / 2022

Fíjate en el gato, David LaRochelle

Autorea:

Azalaren irudia

Fíjate en el gato, David LaRochelle

Irudiak: Mike Wohnoutka

Anaya, 2022

34 or.

ISBN: 978-84-698-9139-1

Fijate en el gato, 5 urtetik gorako umeentzako gomendatzen dugun liburua da. Liburuaren testuen egilea David LaRochelle da eta irudien egilea Mike Wohnoutka. Hiru istorio ezberdin kontatzen dizkigu liburuak, umorearen bitartez azalduak. Liburuak, behin eta berriz esaten digu bertan agertzen den katuan fijatzeko, baina bertan Max txakurra besterik ez da ageri. Azken honen etsipenaren aurrean, nola ohartarazi diezaioke liburuari bera katua izan beharrean txakurra dela?

20

Uzt / 2022

El cerebro del niño explicado a sus padres, Álvaro Bilbao

Autorea:

El cerebro del niño explicado a sus padres, Álvaro Bilbao

Plataforma, 2015

296 or.

ISBN: 978-84-16429561

Gaurkoan gurasoentzat zuzendutako liburu bat gomendatzen dizuegu: El cerebro del niño explicado a sus padres. Bere autorea, Álvaro Bilbao da, psikologian doktorea eta neuropsikologoa. 2015. urtean argitaratutako liburu hau oso ospetsua izan da eta berrargiltapen ugari izan ditu. El cerebro del niño explicado a sus padres manual praktiko bat da, haurraren garunaren pentsatzeko modua azaltzen duena.

13

Uzt / 2022

Hamaika kutixi filosofiko

Autorea:

Hamaika kutixi filosofiko

1545, 2021

ISBN: 978-84-947895-2-6

 

Pentsamendu kritikorako euskarazko pizgarria gomendatzen dizuegu oraingoan: Hamaika kutixi filosofiko. 11 testuz, 11 ilustrazioz eta horietako bakoitza lantzeko 11 galdera posible biltzen dituen 11 txartelez osatutako materiala duzue. Bere egileak Maddi, Izaro, June eta Xabi dira, Oi(h)artzun Filosofikoa josten duen laukotea. Ia bost urte daramatzazkite, hainbat sortzailerekin batera, herrian Haur Filosofia saioak antolatzen. Herritarrei eskainitako Ilunabar Filosofiko irekiak ere antolatu dituzte, hainbat formakuntzekin batera. Idazleen aburuz, material honek adin guztietarako balio du eta hartzailea izango da nahi besteko sakontasun maila emango diona.

30

Eka / 2022

Oharra, Pilar Burgos Serrano

Autorea:


Oharra, Pilar Burgos Serrano

Irudiak: Daniel Montero Galán

Pamiela, 2022

40 or.

ISBN: 978-84-9172-267-0

5 urtetik gorako haurrentzat irakurketa gomendioa dakartzagu oraingoan: Oharra albuma. Liburu eder honen egileak Daniel Montero Galan (irudiak) eta Pilar Burgos Serrano (hitzak) dira. Oharra oso ikusgarria da, besteak beste, bere akordeoi formatu zabalgarriagatik. Gainera, istorioa ere originala da: mezu ezezaguna duen ohar bat eskuz esku pasatzen doa eta, haren bidaiari segika, istorio alai eta zirraragarri hau gertatzen den auzoa ezagutzen joango gara. Azkenik, aipatu nahi dugu kontakizun hau arras entretenitua dela eta emozioak adieraztera animatzen gaituela.