10

Aza / 2015

Bribones 1: La maldición de la gallina

Autorea:

56241204101_gBribones 1: la maldición de la gallina, El Torres. Dibbus, 2014. 1 v. 16 €. ISBN 9788415850632

Egile ezezagunak aurkitu eta literatur esperientzi berriak bizitzea beti da pozgarria. Uste dut piska bat maitemintzea bezalakoa dela. Baina hori edozein artelanetan horrela bada, are gehiego nire ustez komikien arloan. Izan ere, nire kasuan behintzat, ez da oso ohikoa bertan zirrara sentitzea. Komikiak irakurtzea badu haurtzaroko bizipenekin halako lotura non behin eta berriz garai hartako emozioak gogora ekartzen saiatzen garen. Eta askotan modu mekanikoan irakurtzen ditugu, betiko topikoak haintzat hartuz eta beraien aurrean makurtuz. Bueno, gutxienez artea gelditzen zaigu behinik behin. Marrazkiak begiztatzea beti da esperientzi artistiko bat, nahiz eta istorioak porrot egin.

Gehiago irakurri

22

Ira / 2015

Literatur solasaldien egutegia, 2015eko iraila-abendua

Autorea:

IrakurketaIrail honetan abiatu dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetako liburutegietan hilabetero hainbat doako saio egiten dira. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Gehiago irakurri