28

Abu / 2018

Badator iraila

Autorea:

Poesia Orduak 2018, Maite MutuberriaBadator iraila eta Donostia Kulturako liburutegietan literaturarekin eta irakurketarekin gozatzeko proposamenak ditugu.

Irailaren 15a arte Eguzkiteka zabalik egongo da eta egunero 17:00etan ipuin kontaketa. Ostiraletan eta larunbatetan 12:00etan mahai-jokoak.

Irailaren 3an eta 4an Poesia Orduak, Victoria Eugeniako Club aretoan. Ordua: 19:30

Irailaren 10ean, A Manual for Cleaning Women, Lucia Berlin, solasaldia ingelesez Slawka Grabowkak gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:45.

Irailaren 11n, Zuloa, Xabier Gantzarain, solasaldia euskaraz Iñigo Aranbarrik gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:30.

Irailaren 18an, Olerkarien txokoa,  gaztelaniaz, Intxaurrondo Kultur Etxean, Plus 55ren eskutik. Ordua: 18:30

Irailaren 25ean, El puente, Gay Talese, solasaldia gaztelaniaz Amaia Garcíak gidatua, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Ordua: 19:30.

Irailaren 26an, Alberto Irazuk Pocka puntua! bere liburuaren solasaldian parte hartuko du, Egia Kultur Etxeko liburutegian. Ordua: 19:00

Gainera, irailaren 16a arte Liburu zahar eta okasiozkoen azoka Gipuzkoa plazan.

 

 

29

Aza / 2013

Etiopia, Bernardo Atxaga #liburubatistoriobat

Autorea:

Bernardo Atxaga
Etiopia
Erein, 1978
105 orrialde, 21 cm
ISBN 8475680194

 

Arantxak bota zuen galderari erantzun eta bide batez, #liburubatistoriobat ekimenarekin bat egin nahi nuke honekin.
1985eko urtarrila, gabonak bukatu berriak, etengabe ari zuen elurra eta Euskal Herria erabat kolapsatu zen. Lanetik korrika atera behar izan nuen isolatuta geratu nahi ez banuen eta jende asko oinez itzuli behar izan zuen etxera. Halako egun ahaztezinean, etxeko goxoa eta liburu bat: Etiopia. Orduan ez nekien baina deskubritzen ari nintzen munduaren nire mapan betirako iltzatuta gelditu zen. Gaztaroaren mugarri. Geroago etorriko zen Henry Bengoa Inventarium. KRA. Aurreko igandean Ruper Ordorika Donostian. Denbora-hari bereko beste muturrean. Tartean, Sarrionandia (Narrazioak). POTT.
Egun hartan Europa elurrak blokeatuta zegoen baina niretzat han zeuden zerumuga eta zeruaren urdina. Une batez bederen, mundua perfektua izan zen eta gu zorioneko.

21

Ots / 2012

Eta orain badakit, Tere Irastortza

Autorea:

Tere Irastortza
Eta orain badakit
Pamiela,  2011
112 orrialde. 14 €
ISBN 9788476816837

Ekhiñe Egiguren Azkunek idatzi du jarrain argitaratzen den gomendioa.

Poesia irakurtzea gustuko dugunok aspaldian espero genuen Tere Irastortzaren azken poema liburua. Duela bederatzi urte irakurri genion aurrekoa eta jada, bere ibilbide poetiko sendoaren jarraipena den urrats honen zain geunden irrikaz.
Eta orain badakit honetan, poesia helduaren aztarnak eta poeta ibiliaren hausnarketak topatuko ditu irakurleak. Bizi izanak utzitako sentipen horietatik osatutako hitz  koadroak, esperientzia pertsonaletik marraztutako mihiseak, hurbilekoa oinarri harturik gai unibertsaletara jotzen duten poemak. Isiltasuna, erritmoa, soinua, mina, heriotza, denbora, gorputza, zoriontasuna. Galderak eta galdera horiei topatutako erantzunak; “Eta nago ez garena sentitzea ere izateko era bat dela, /sentitzeak ere eratzen gaituela”. Gaiak ez dira errazak, hainbat esan nahi garratzak dira sakonean eta halere ez da poema liburu tragikoa esku artean duzuna, irakurle. Zoriontasunari eta zoriontasunean mintzo da; zoriontasunak dituen ertz zorrotzetatik idatzitako poemak dira: “Ziurrenera, orain, / onddagigulako, / izan, zorionagatik bakarrik garela zorigaitzerako prest” . Gehiago irakurri