08

Aza / 2013

Xabiertxo, #liburubatistoriobat

Autorea:

Xabiertxo liburuaren azalaIsaac Lopez Mendizabal
Xabiertxo
Tolosa, 2013
144 orrialde, 20 cm

 

Post honetan Liburu Dantza blogak Koldo Mitxelena kulturunea zoriontzen du bere 20. urteurrenean. Liburu Dantzak oso memoria laburra dauka baina liburuzainok oso ondo gogoratzen dugu Koldo Mitxelenaren inauguraziok egin zigun zirrara, bereziki liburutegiko altzariak, liburu berriz betetako apalak, irakurketa aretoak, fondo gordeak, ordenagailuak… Hogei urte ondoren Koldo Mitxelena erreferente nagusi bat da eta ospakizun berezi bat antolatu du. Gure liburu kuttunen argazkiak Instagramen partekatzera gonbidatzen gaituzte #liburubatistoriobat traolarekin .

Nire aukera egiterakoan haurtzaroaz gogoratu naiz, hain zuzen gaurko Koldo Mitxelena eraikinatik oso gertu, Artzai Onaren plazan bertan Karmele Esnalen ikastola zegoen. Nik han ikasi nuen irakurtzen Martin Txilibiturekin, ondoren Xabiertxo izan zen gure ikasketa liburua, oraindik etxean daukat gordeta eta #liburubatistoriobat ekimenerako proposatzea erabaki dut.

Eta zein da zure liburu kuttunena? Zein da zure #liburubatistoriobat?;

29

Abu / 2013

Donostia eraikitzen 1813-2013, irakurgaien gida

Autorea:

1813-2013: Donostia eraikitzen.  Irakurgaien gida = Construyendo San Sebastián. Guía de lectura. – 30 orrialde. – Dohan

 

Donostia eraikitzen 1813-2013, irakurgaien gidan, hiriko liburutegi sarean eskuragarri dauden 1813ri buruzko argitalpenak jasotzen dira.

Bertan, 1813ko abuztuaren 31ko sute, suntsiketa eta gertaeren inguruko argitalpenen hautaketa bat eskaintzen da, hain zuzen, gaur eguneko hiritarrek gaia ezagutu eta etorkizuna eraikitzeko tresna lagungarri bat izan dezaten. Gehiago irakurri

13

Abe / 2012

Marikanta eta iñurriak, Mariasun Landa

Autorea:

Marikanta eta inurriak liburuaren azalaMariasun Landa, ilustrazioak: Jokin Mitxelena
Marikanta eta inurriak
Erein, 2012
32 orrialde, 11  €
ISBN 9788497467865

Aurtengo Durangoko azokan haurrentzako aurkeztu diren ipuinen artean Mariasun Landaren Marikanta eta inurriak aukeratu dut. Erein argitaletxeak kaleratu duen ipuin klasiko honek badu ikutu bereizi bat, bai Mariasunek idatzi duen bertsio berria eta baita ere Jokin Mitxelenak marraztu dituen irudiak ere.

Aurkezpen ekitaldiko grabazioa gomendatzen dizuet, bertan dituzue Iñaki Aldekoa, editorea, Mariasun Landa eta Jokin Mitxelena.

27

Abu / 2012

En el jardín de las bestias, Erik Larson

Autorea:

Cubierta del libro En el jardín de las bestiasErik Larson
En el jardín de las bestias: una historia de amor y terror en el Berlín nazi
Ariel, 2011
489 orrialde. 21,90 €
ISBN 9788434470439

Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

Martxa honetan xelebre fama hartu behar diat, baina tira. Gaurko honetan ere Berlin naziari buruzko liburu bat gomendatu behar dizuet, jaun-andreok. Argi, azpimarratua nahita egina da, eskuartean dugun argitalpena ingelesek dioten non-fiction horietako bat baitugu. Zehaztu beharreko ñabardura da, zeren azpititulua hitzez hitz hartzen badugu korrikan etorriko zaizkigu Stephen King edo Sherrilyn Kenyonen zale amorratuak, narru beltzez jantzitako pailazo hiltzaile edota neskatil inuzenteak maitemintzen dituzten SS ofizial katxarroak bilatzeko asmoz (horra ideia pare bat idazle berrientzako). Tamalez, horrelakorik ez dago. Egia esan, neskatil “inuzenteak” maitemintzen dituzten Gestapo buruzagiak egon badaude. Baina liburuaren muinak Historia (hatxe larriz) gordina kontatzea du helburu.

Gehiago irakurri

07

Abe / 2011

Narrazio tailerra, Mikel Hernandez Abaitua

Autorea:

Mikel Hernández Abaitua
Narrazio tailerra
Erein, 2011
132 orrialde. 8€

ISBN  978-84-9746-698-1

Mikel Hernández Abaituak (Gasteiz, 1959) , Euskal Filologoa eta Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoak, Narrazio tailerra liburua kaleratu berri du.

Liburu honetan idazten ikasteko jarraibide batzuk emateaz gain edozein narrazio hobeto ulertzeko baliabideak ere ematen ditu.

Gehiago irakurri