16

Nov / 2012

Gaur zortzi, Carmen Gisasola

Cubierta del libro Gaur zortziCarmen Gisasola
Gaur zortzi

Alberdania, 2012

98 orrialde. 13,50 €
ISBN 9788498683714

 

Post hau euskaraz jaso da.

Joan den urrian Carmen Gisasolaren Gaur zortzi eleberriaren aurkezpenera joateko aukera izan nuen eta bertan entzundakoak liburua irakurtzera bultzatu ninduen.

Liburuaren protagonista ama bat da, 20 urteko alaba bakarrarekin bizi da eta egun batetik bestera alabak etxetik alde egiten du. Hasieran amak eta neskaren lagunek ez dakite zein den alde egitearen arrazoia baina gutun batean erakunde armatu batean sartu dela esango die. Hortik aurrera amak bere samina eta bakardadea arintzeko gutun bat idatziko dio kartzelan preso dagoen Andoniri.

Eleberria irakurtzerakoan kutsu autobiografikoa hartzen zaio baina egileak elkarbizitzaren beharra azpimarratzeko idatzi duela esan zuen aurkezpenean “eleberri hau elkarbizitzaren aldeko apustua dela esango nuke. Edozein herriren itxaropena datozen belaunaldietan jartzen da eta etorkizuna oinarrizko baloreekin eraiki nahi badugu, gure herrian gertatukoaren hausnarketa egitea ezinbestekoa dugu, albora begiratzeak zauriak ez dituelako ixten.”

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *