04

Ago / 2015

Beruna patrikan, Ander Izagirre

Autor: rubenvidal

Beruna patrikanBeruna patrikan, Ander Izagirre Libros del K.O., 2015               259 páginas, 14,90 €                    ISBN  9788416001361

Este post está en euskara. El libro tiene una versión en castellano, titulada Plomo en los bolsillos.

Uztaila Tour sasoia da. Siesta luzeak eta Xabier Usabiaga edo Perico Delgadoren marmar amaigabeak. Txitxarrak kanpoan kri-kri eta gu sofan etzanda gronf-gronf. Tarteka begi bat ireki eta txirrindulari ezezagun baten hortz estutuak edota mingain luzea ikusi, buelta eman eta lo zerraldo segitu. Gauzak horrela, azkenean Tour erdia, edo bi heren, galtzen dugu eta gero ezin gure ezaguera mugagabeaz tabernan harropuztu. Lasai, lagunok, horretarako dakartzagu gaur aurkezten eta gomendatzen dizuegun liburua, Beruna patrikan, Ander Izagirrek sinatua.

Izan ere, bertan, lotan galdutako Tourreko pasarterik onenak eta ezezagunenak irakurri eta ikasi ahal izango ditugu. Itzuliaren hastapenetatik hasita ia-ia atzorarteko kontuak izango dira hizpide. Lehenbiziko Tour ero eta heroikoak, non karreristek bospasei etapetan Frantzia zeharkatzen zuten, goiz, arratsalde eta gauez, zaleek karreterak iltzez ereiten zituztelarik. Bartali edo Coppiren arteko berebiziko lehia, zein baino zein sudurra handiago. Tom Simpsonen heriotza Mont Ventoux martetarrean, anfetaminez eta koñakaz itota. Eddie Merckxen aro antropofagoa eta Luis Ocañarekin izandako hiltzeko moduko borroka. Bernard Hinault eta Greg Lemonden arteko belaunaldi-liskarrak. Miguel Indurain handiaren aro loriatsu bezain ahaztezina. Lance Armstrongen garai aspergarri eta makurra. Eta azkenik, azken urteetako lasterketa txundigarri eta gorabeheratsuak.

Beraz, udako irakurketarik aproposena duzue hauxe, baldin eta siestatik jaikitzeko gai zareten. Benetan pasarte atsegin, freskagarri eta epikoak Ander Izagirre kazetari eta txirrindulari ohiak ekartzen dizkigunak. Eta bonus-track bezala, idazleak berak txirrindularitza utzi zueneko benetako arrazoia. Hemendik aurrera, Tourreko historiaren inguruko taberna ika-miketan ez irabazteko aitzakiarik ez duzue izango. Zuek ikusi.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *