10

Nov / 2015

Bribones 1: La maldición de la gallina

Autor: rubenvidal

Bribones, la maldición de la gallinaBribones 1: la maldición de la gallina, El Torres. Dibbus, 2014. 1 v. 16 €. ISBN 9788415850632

Este post está en euskera.

Egile ezezagunak aurkitu eta literatur esperientzi berriak bizitzea beti da pozgarria. Uste dut piska bat maitemintzea bezalakoa dela. Baina hori edozein artelanetan horrela bada, are gehiego nire ustez komikien arloan. Izan ere, nire kasuan behintzat, ez da oso ohikoa bertan zirrara sentitzea. Komikiak irakurtzea badu haurtzaroko bizipenekin halako lotura non behin eta berriz garai hartako emozioak gogora ekartzen saiatzen garen. Eta askotan modu mekanikoan irakurtzen ditugu, betiko topikoak haintzat hartuz eta beraien aurrean makurtuz. Bueno, gutxienez artea gelditzen zaigu behinik behin. Marrazkiak begiztatzea beti da esperientzi artistiko bat, nahiz eta istorioak porrot egin.

Baina, esan bezala, tarteka izaten dugu halako epifaniaren bat eta derrepente dena argi eta erraza ikusi eta beste begiekin begiratzen dugu. Maitemintzea bezala. Horren adibide El Torres gidoilari malagarraren eta Juan José Ryp marrazkilariaren Bribones izeneko komikia irakurtzean gertatu zaitena.

Bribones ezpata eta sorginkeriaren generoan sailkatuko genuke. Jakingo duzuenez, Robert E. Howardek bere Conan barbaroarekin eman zion hasiera. Gero beste batzuk etorri ziren atzetik (Fritz Leiber, Michael Moorcock, Lin Carter, etabar luze bat), eta ondoren komigile iparamerikarrak (Roy Thomas, Barry Smith, John Buscema). Horiek denak generoa finkatzen lagundu zuten. Baina baita ere topiko eta klixez betetzen. Gauzak horrela, gaur egun generoa nahiko itxia eta monotono samarra dirudi. El Torres azaldu den arte.

Planteamendua ez da beste mundukoa. Bi pertsonai nagusi azaltzen dira, Bram eta Weasel, Weasel eta Bram. Bi lapur, mertzenario, amoral eta beraien bizioak asetzen jo ta ke dihardutenak. Baina badute edonolako istiluetan sartzeko aparteko abilezia. Horietxek ezagutuko ditugu.

Bribones komikia jatorriz Espainian jaiotakoa da, baina heldutasuna USAn ezagutu du. Behin ospea lortu ondoren atzera bere jaioterrira bueltatu da arrakasta ospatzera. Guztion onerako alajaina. Izan ere eskuartean dugun komikia aipatu generoa hartu eta hankaz gora jartzen du. Topiko guztiak hortxe daude: barbaro gihartsuak, aparteko emakumeak, munstroak, azti beldurgarriak, ezpata borrokak eta odola. Litroka. Kontua da, El Torres eta Ryp egileek osagai guzti horiek hartu eta dosia hareagotzen dutela. Eta bertan sexua barra-barra sartzen dutela, inolako lotsa izpirik gabe. Hau da, badirudi idazle malagarrak gure amets eroetan imajinatutakoak paperera eraman dituela.

Horretaz gain, umorea mugarik gabe tartekatzen dute. Umore erreferentziala. El Torresi 70-80 hamarkadako komiki mainstream iparamerikarra gogoko duela antzematen zaio. Berdin du superheroienak edo bestelakoak izan. Denetatik. Garai hartako pop-kulturako, zinema, telesail eta merchandising guztia nahas-mahas egin eta aipatu generoan isuri du batere lotsarik gabe. Horrela, Briboenesen Conan, He-Man, M.A. Baraccus, Wolverine eta horrelakoen adaptazio oso pertsonalak egiten dira. Ez ezazue galdu, adibidez, lehenbizikoaren parodia.

Benetan irakurketa freskagarri zein parregarria duzue honako hau. Guztiz originala ez bada ere, aurreiritzirik gabekoa eta ganberroa bada. Eta ez da gutxi.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *