20

Ira / 2011

Kristobal Balentziaga maisuaren eratzea

Autorea: anaarbizu

Kristobal Balentziaga liburuaren azalaCristóbal Balenciaga: maisuaren eratzea
Miren Arzalluz
Gipuzkoako Foru Aldundia, Nerea argitaletxea. 2011
301 orrialde. 38 €

Kristobal Balenziagaren inguruan hainbat liburu eta ikerketa egin dira. Aurten gainera Getariako Museoa zabaldu da eta testuinguru horretan argitalpen berri bat aipatu nahi nuke, hain zuzen, Miren Arzalluzek idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nerea argitaletxearen eskutik kaleratua izan dena.

Liburu honen atzean ikerketa lan sakona dago, Miren Arzalluzek lehen mailako iturriak aztertu ditu, bereziki, XX. mende hasierako egunkari eta aldizkariak. Ikuspegi horretatik oso interesgarria da liburuak egiten duen ekarpena, bereziki, Balenziagak Donostian lan egin zuen denboraldiari dagokiona, gerra zibila aurreko urteetan.
Arzalluzen iritziz, 1920-1930eko hamarkadak oso oparoak izan ziren Getariako maisuarentzat eta Donostian aldi berean bi etxe izan zituen: batetik Balenciaga y Compañía; eta bestetik, Eisa Costura.

Bestalde, liburuan Balenziagan eragina izan zuten mugimenduak eta inspirazio iturriak ere aztertzen dira. Kristobal Balenziaga: maisuaren eratzea liburuak aurretik argitaratuak zeuden liburuak osatzera dator: Cristóbal Balenciaga (1895-1972) : modisto de modistos, Lesley Ellis Millerrek idatzia; eta Balenciaga, Marie-Andrée Jouverena. Aipagarria da, bestalde, Getariako Balenziaga Museoaren katalogoa eta jarraian aipatzen diren erakusketen katalogoak: Paristik Donostiara, Kursaaleko Kubo Aretoan (2001); eta Getarian 19871an egin zen nazioarteko omenaldiarena.
Donostia Kulturako liburutegietan aipatutako liburuak irakurtzeko aukera ematen da, eta baita maileguan eskatzekoa ere.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude