Los libros son tímidos
Giulia Alberico
Periférica 2011
121 orrialde. 16,50 €
ISBN 9788492865291
Eleberri autobiografiko hau 50-60ko Italian kokatzen da. Bertan egileak, haurra eta nerabea zela irakurri eta bere bizitza osorako aztarna utzi zuten liburuak aipatzen dizkigu. Aldi berean liburu horiek ezagutzeko grina esnatzen du irakurleengan.
Giulia Alberico-k gogorarazten digu faszikuluz-faszikulu liburuak osatzen genituen garai hura, gero irakurketara orduak eta orduak eskaintzeko asmoz. Berari zer liburu gustatu zitzaizkion eta hainbeste maite ez zituenak ere aipatzen dizkigu, agian ez zituelako momentu egokienean irakurri.
Egileak bere liburuen jabea izatea gustukoa du, usaintzea, bere izena bertan idaztea eta horrela liburuen jabe sentitzea, ez zaio gustatzen ez maileguan uztea eta ezta ere maileguan hartzea, eta hortik dator liburuaren izenburua, Los libros son tímidos.
“Algunos libros los forraba para no desgartarlos. Nunca los he prestado, me gustaba poseerlos. Los libros son tímidos, pensaba, quieren estar solo con quien los ha elegido, no les gustan las manos extrañas” 39 orr.
Laburbilduz, liburu atsegina, liburuekiko grina transmititzen baitu eta bide batez klasikoen hautaketa bat proposatzen digu. Itzultzailearen lana ere aipagarria da.
Liburua eskuragarri dago udal sareko hainbat liburutegietan .