15

Mar / 2023

Kukuaren kantua

Autorea: maddiolaziregi

Kukuaren kantua, Idoia Garzes Aldazabal

Ilustrazioak: Belatz

Elkar, 2022

74 or.

ISBN: 978-84-1360-175-5

Idoia Garzes Aldazabal-en Kukuaren kantua liburua 12 urtetik gorako gazteentzat zuzendua dagoen liburua da. Liburuaren protagonista gazteak lehen pertsonan kontatzen du Jaxitorekin egin duen harremana. Herrian albo batera uzten duten herritarra da Jaxinto, begi honez ikusia ez den herritarra, baina protagonistak, bere xalotasunean, uste ez duen gertutasuna izango du Jaxintorekin. Bi protagonisten arteko txorien inguruko elkarrizketak abiapuntu harturik, hainbat gai ezberdin jorratuko ditu idazleak: herrimina, pobrezia, bizilegea etab.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude