10

Mai / 2023

Itzal itzela, Leire Bilbao

Autorea:

Itzal itzela, Leire Bilbao

Ilustrazioak: Yolanda Mosquera

Ikaselkar, 2022

28 or.

ISBN: 978-84-18410-43-7

Itzal itzela Leire Bilbao (Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria, 2017 eta 2022) idazleak eta Yolanda Mosquera (Literatura lanaren Ilustrazioaren Euskadi Saria, 2018) ilustratzaileak sortu duten album liburua da. Bost urtetik gorako haurrentzat zuzendua dago eta uda girora garamatza.

Gehiago irakurri

12

Api / 2023

Liburuzainak zaldi gainean, Concha Pasamar

Autorea:

Liburuzainak zaldi gainean, Concha Pasamar

A fin de cuentos, 2022

40 or.

ISBN: 978-84-125805-2-5

Aste honetan Haur Liburutegi Nagusitik egiten dugun gomendioa Liburuzainak zaldi gainean albuma da, ezagutza liburua da eta bertan Estatu Batuetan zaldi gainean ibiltzen ziren emakume liburuzainen historia kontatzen digu Concha Pasamar idazle eta ilustratzaileak.

Gehiago irakurri

05

Api / 2023

Txalopinak, Antton Kazabon

Autorea:

Txalopinak, Antton Kazabon

Ilustrazioak: Jokin Mitxelena

Denonartean, 2022

38 or.

ISBN: 978-84-17940-85-0

Gaurko gomendioa, Antton Kazabon eta Jokin Mitxelenaren Txalopinak, etxeko txiki zein helduentzako zuzendua dago. Zaharberrituriko kantak aurkituko ditugu liburu honetan, Antton Kazabon idazleak, aspaldidanik gaurdaino iritsi zaizkigun hainbat kantu bildu eta berridatzi ditu, kantuen beste aurpegi bat erakutsiz. Hortaz, ezagun egingo zaizkigun hainbat doinu topatuko ditugu, letra berriekin aurkezturik: Ama begira zazu, elurra teilatuan, gure aitak amari etab.

29

Mar / 2023

Oihaneko epailea, J.M. Olaizola “Txiliku”

Autorea:

Oihaneko epailea, J.M. Olaizola “Txiliku”

Ilustrazioak: Aitziber Alonso

Elkar, 2013

41 or.

ISBN: 978-84-9027-073-8

Asteazken hontako gomendioa, Irakurle Gazteak programatik datorkigu, hain zuzen ere, Harri Berri Oleta ikastetxeko bigarren ziklotik. Ikastetxe hontako ikasleek Oihaneko epailea liburua gomendatu digute. J. M. Olaizola “Txiliku” idazleak, aspaldikoak diren istorioak azalduko dizkigu liburu honetan, antzinako kontakizun horietan zuhaitzek euren artean nola hitz egiten zuten edota animaliek nola galdu zuten mintzatzeko ahalmena kontatuko digu. Naturan barneratuko da idazlea eta gaurdaino iritsi diren istorioak azaleratuko dizkigu. Hortaz, orri hauetako protagonistak hainbat animalia eta landare izango ditugu, esaterako birigarroak, goroldioa, iratzea, tigrea, bufaloa eta beste hainbat.

22

Mar / 2023

¿Dónde está Tomás?, Micaela Chirif

Autorea:

¿Dónde está Tomás?, Micaela Chirif

Ilustrazioak: Leire Salaberria

Ekaré, 2016

32 or.

ISBN: 978-84-944291-1-8

¿Dónde está Tomás? etxeko txikienenetzako gomendaturiko liburua da, Micaela Chirif idazlearena eta Leire Salaberria ilustratzailearena. Liburuak Tomasi gehien egitea gustatzen zaizkion gauzak gertutik ikusteko aukera baimenduko digu: ezkutatzea eta amestea. Protagonistaren amak umea bilatzen duen bitartean, Tomasek toki ezberdinak deskubrituko ditu bere irudimenaren bitartez. Orrialde bakoitzean errealitate ezberdin batera gidatuko gaitu protagonistak, esaldi motz eta ilustrazio koloretsuen bidez.

08

Mar / 2023

Aitona Lukasen txabola

Autorea:

Aitona Lukasen txabola, Pello Añorga

Ilustrazioak: Alexf

Elkar, 2022

66 or.

ISBN: 978-84-1360-162-5

Aste honetako gomendioa, Aitona Lukasen txabola, zortzi urtetik gorako haurrentzat dago zuzendua. Bertan, Pello Añorga idazleak Krispin eta bere aitona Lukasen arteko pasartea kontatzen digu. Aitona Lukas baserria eraitsi zutenez geroztik txabolan bizi da eta ez du beste inora joateko asmorik. Krispin aitonaren txabolara joaten da bisitan eta bertako egunerokotasuna gertutik ezagutzeko aukera izango du, bai eta aitonaren lagunak ezagutzekoa ere. Idazleak liburu honen bidez, helduaro eta haurtzaroaren arteko harremana nolakoa den ikusteko aukera agertzen digu.

01

Mar / 2023

Marrakatxarra

Autorea:

Marrakatxarra, Inazio Mujika Iraola

Irudiak: Maite Gurrutxaga

Erein, 2022

56 or.

ISBN: 978-84-9109-731-0

Aste honetako gomendioa Inazio Mujika eta Maite Gurrutxagaren Marrakatxarra liburua da. Liburuak Anderren istorioa kontatzen digu; mandarina jale amorratu honek, frutarekin jolasten duen bitartean aitaren lanerako mahai gainean inoiz aurretik ikusi ez duen argazki bat ikusten du. Bertan, aita, amona eta momentu berean izua sortzen dion gizon bat ageri dira. Une honetatik aurrera, idazleak protagonistaren beldurrek eragindako istorioetan barneratzen gaitu, sabeleko minak eta argazkiko gizonak sortzen dizkion beldurrak kontakizunaren ardatz nagusi izanik.

24

Ots / 2023

Todos somos lectores

Autorea:

Todos somos lectores, Alex Quigley

Plataforma, 2022

340 or.

ISBN: 978-84-18927-32-4

Alex Quigley autorearen Todos somos lectores liburuak etxeko txikienen irakurketaren auzi garrantzitsuenetara gerturatuko gaitu, izan ere, haurrek irakurketarekin duten harremanaren inguruko hainbat gai lantzen ditu liburuak. Irakurketak dituen onurak kontuan izanik, irakurketa hori efikaza izateko hainbat tresna bermatzen dizkigu liburuak, esparru ezberdinetan landu ahal izateko. Gainera, dislexia bezalako gaiak edota gaur egungo teknologiak nolako eragina duten irakurketa prozesuan gertutik ezagutzeko aukera bermatuko digu Alex Quigley autoreak. Hortaz, irakurketa kultur aberasgarri bat nola sortzeko gakoak topatuko ditugu aste honetan gomendatzen dugun liburuan.