07

Mar / 2023

Último fin de semana de enero, Bastien Vivès

Autorea:

Último fin de semana de enero, Bastien Vivès

Madrid: Diabolo, 2022

180 or.

ISBN 978-84-18320-81-1

 

Agoulêmeko komiki jaialdian gaude, eta bertara Pariseko marrazkilari bat gerturatuko da, Denis, komikiak sinatu, hitzaldietan parte hartu eta horrelakoak egitera. Kanpotik mundu dibertigarria dirudiena barrutik ez da hainbesterako: errutina, lan-ordu amaigabeak, familia-konpromisoak, eta abar. Denisek ahal bezain azkar bueltatu nahi du etxera. Ez hori bakarrik, ahal bezain azkar bueltatu behar du, semearen ezkongaien aurkezpenean parte hartzeko. Sinadura-ekitaldi aspergarri batean murgildurik dagoela, baina, emakume berezi bat ezagutuko du, eta bere plan guztiak hankaz gora geldituko dira: Bere bizitzako astebururik biziena izango du.

Gehiago irakurri

06

Api / 2022

Batman: Caballero Blanco, Sean Murphy

Autorea:

Batman: Caballero Blanco, Sean Murphy

ECC, 2020

ISBN 978-84-18225-60-4

The Batman filmaren estreinaldiaren harira, egokia dirudi bere mitologiako azken komikietako bat aipatzea. Kasu honetan, hain zuzen, Batman: White Knight (Zaldun Txuria) aukeratu dugu, 2017an Sean Murphy gidoilari eta marrazkilari estatu batuarrak argitara eman zuena, DC argitaletxean, nola ez. Kritika eta irakurle arrakastaren ondoren, 2018an Frantzian argitaratu zen, Urban Comics zigiluaren eskutik, eta 2019an Espainian, ECC argitaletxearenetik

Gehiago irakurri

11

Ots / 2022

Mugako dragoiak, Harriet, Gil, Garluk

Autorea:

Mugako dragoiak, Harriet, Gil, Garluk
Harriet, 2021
112 or.
ISBN 978-84-123816-3-4

Western generoa aipatzean, sarritan (beti ez bada) bakeroak, indioak, Clint Eastwood purutxoa erretzen eta horrelakoak datozkigu burura; alegia, Hollywoodeko istorioak, gurekin zerikusirik ez duen mundu bat. Baina, mendebalde urruneko kontuak Euskal Herriarekin uste baino harreman estuagoa baduela esango bagenuke, zer pentsatuko zenukete? Batek baino gehiagok ez luke sinetsiko. Bada, aurrejuzgu hori deuseztatzera dator Gregorio Muro Harriet bere azken komikiarekin: Mugako dragoiak (Harriet, 2021). Gehiago irakurri

30

Aza / 2021

Errolanen elezaharra, Juan Luis Landa

Autorea:

Errolanen elezaharra, Juan Luis Landa

Erein, 2021

[64] p., 17€

ISBN 978-84-9109-720-4

Badirudi aspalditxo honetan Euskal Herriko historia boladan dagoela: Hainbat liburu eta komikiez gain, Paul Urkijoren Irati azken filma beste mugarri bat ipintzera dator laster, eta zenbait adituk euskal Excalibur deitura jarri dio dagoeneko, John Boormanen film legendarioa oroituz. Bide batez, esan dezagun izen bereko komiki batean oinarrituta dagoela, Juan Luis Landa handiak egindakoa, eta, hara kasualitatea, gaurko gomendioa bere azken lanari buruzkoa da, Errolanen elezaharra deiturikoa, hain zuzen. Gehiago irakurri

05

Aza / 2021

Las 100 primeras películas de Nicolas Cage, Paco Alcázar y Torïo García

Autorea:

Las 100 primeras películas de Nicolas Cage, Paco Alcázar y Torïo García

Astiberri, 2021

231 p., 20€

978-84-18215-67-4

Hitzaurrean aipatzen den bezala, Nicolas Cage ez da aktorea soilik, ezpada zinematografia-genero bat osatzen du bere baitan; denetik aurkitzen dugu bere ibilbidean, hala nola film txarrak, onak, mitikoak, erdipurdikoak, maisulanak, ikuslearen adimenarentzat iraingarriak, superprodukzioak, B seriekoak, C eta, are, D-koak. Liburu sailkaezin honek horiek denak izango ditu hizpide modu ezin dibertigarriagoan.
Gehiago irakurri

26

Ots / 2019

Iparraldeko basamortuak, Txani Rodríguez eta Nacho Fernández

Autorea:

Aste honetan komikien gomendioekin gatoz, tutoreek komentatu baitigute irakurle gazteak oso gustura irakurtzen ari diren genero literarioa dela komikia. Eta asko pozten gara. Azken aldian, gainera, komikien munduan argitalpenak ugaritzen ari dira.

Txani Rodríguez eta Nacho Fernández-en Iparraldeko basamortuak komikia asko gustatu zaie Orixe ikastolako LH-6A eta Ekintza ikastolako LH‑5B taldeetako ikasleei. Bertan, mutiko batek bere gurasoekin elkartzeko Australian barrena egiten duen txangoa kontatzen zaigu. Garraiobide desberdinak erabiltzen ditu eta bere bidaia aberasgarriagoa egingo duten lagun berriak topatuko ditu.

05

Ots / 2019

¡Sonríe! Raina Telgemeier

Autorea:

Herri Ametsa ikastolako DBH-1A gelako ikasleek oso gustura irakurri dute Irakurle Gazteak programako Raina Telgemeier-en ¡Sonríe! nobela grafikoa

Raina 6. mailako neska bat da eta duen desio bakarra neska normala izatea da. Baina gau batean, scout taldeko bileratik etxera zihoala, estropezu egin, lurrera erori eta bi ebakortzak hausten ditu. Ondorioz, bidaia luze eta etsigarri bat hasten du, ahoko aparatu, ebakuntza, ordezko hortza, etab.ekin, aurrera eta atzera.

Ahoa sendatu bitartean, barre egiteko gogorik izango al du?

20

Eka / 2017

IrakurLee: udan irakurtzeko liburuen gida berria

Autorea:

IrakurLee 2017Donostia Kulturakoko liburuzainek udan irakurtzeko liburuen gomendio gida berri bat prestatu dute. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren liburuen artean 120 izenburu aukeratu dira, 60 euskaraz idatziak eta beste 60 gaztelaniaz idatziak. Liburuak adin guztietako irakurleei zuzenduak daude, hau da, 0tik 100 urte bitartera eta haurrei zuzenduak adinaren arabera sailkatuak agertzen dira.

Gehiago irakurri