Tere Irastortza
Eta orain badakit
Pamiela, 2011
112 orrialde. 14 €
ISBN 9788476816837
Ekhiñe Egiguren Azkunek idatzi du jarrain argitaratzen den gomendioa.
Poesia irakurtzea gustuko dugunok aspaldian espero genuen Tere Irastortzaren azken poema liburua. Duela bederatzi urte irakurri genion aurrekoa eta jada, bere ibilbide poetiko sendoaren jarraipena den urrats honen zain geunden irrikaz.
Eta orain badakit honetan, poesia helduaren aztarnak eta poeta ibiliaren hausnarketak topatuko ditu irakurleak. Bizi izanak utzitako sentipen horietatik osatutako hitz koadroak, esperientzia pertsonaletik marraztutako mihiseak, hurbilekoa oinarri harturik gai unibertsaletara jotzen duten poemak. Isiltasuna, erritmoa, soinua, mina, heriotza, denbora, gorputza, zoriontasuna. Galderak eta galdera horiei topatutako erantzunak; “Eta nago ez garena sentitzea ere izateko era bat dela, /sentitzeak ere eratzen gaituela”. Gaiak ez dira errazak, hainbat esan nahi garratzak dira sakonean eta halere ez da poema liburu tragikoa esku artean duzuna, irakurle. Zoriontasunari eta zoriontasunean mintzo da; zoriontasunak dituen ertz zorrotzetatik idatzitako poemak dira: “Ziurrenera, orain, / onddagigulako, / izan, zorionagatik bakarrik garela zorigaitzerako prest” . Gehiago irakurri