Mugako dragoiak, Harriet, Gil, Garluk
Harriet, 2021
112 or.
ISBN 978-84-123816-3-4
Western generoa aipatzean, sarritan (beti ez bada) bakeroak, indioak, Clint Eastwood purutxoa erretzen eta horrelakoak datozkigu burura; alegia, Hollywoodeko istorioak, gurekin zerikusirik ez duen mundu bat. Baina, mendebalde urruneko kontuak Euskal Herriarekin uste baino harreman estuagoa baduela esango bagenuke, zer pentsatuko zenukete? Batek baino gehiagok ez luke sinetsiko. Bada, aurrejuzgu hori deuseztatzera dator Gregorio Muro Harriet bere azken komikiarekin: Mugako dragoiak (Harriet, 2021). Gehiago irakurri
11
Ots / 2022