27

Abu / 2019

Iluminaturaleza, Rachel Williams eta Carnovsky

Autorea:

Orixe ikastolako LH-6B gelako ikasleak liluratuta geratu ziren Iluminaturaleza liburuarekin. Eta ez da harritzekoa… ezagutza liburu ikusgarria da-eta.

“Ezagutu ezazu Ama Lurraren ekosistema guztietatik harrigarrienak diren hamarrak biltzen dituen koloretako kaleidoskopio hau. Sar zaitez gaueko iluntasunean, itzalpean bizi diren izakiak ezagutzeko, eta egin jauzi egunaren argitasunera, eguzkiaren energiak goxatzen dituen izakiak ezagutzeko”.

Ezagutu ezkutuan dagoen natura filtro magiko batzuekin!

27

Abu / 2019

Lorategi bizia, Peter Brown

Autorea:

Lorategi bizia pertsona batek gauza asko eralda ditzakeela erakusten digun album ilustratua da.

“Egun batean, jakin-min handiko haur batek abandonatutako burdinbide bat esploratzea erabakitzen du. Bertan, hilzorian dauden landare batzuk topatu ondoren, lorezain bihurtu, eta haiek zaintzen hasten da. Poliki-poliki, hiriko biztanleek mutikoaren urratsak jarraituko dituzte eta lorategia mugarik gabe hedatuz joango da hiri osoan zehar, hiri gris eta tristea zena, leku berde eta atsegina bihurtu arte”.

Istorio eder hau Ekintza, Orixe eta Ibai ikastoletako bigarren mailako (LH-2) ikasleek gomendatu ziguten.

20

Abu / 2019

Calvin no sabe volar, Jennifer Berne eta Keith Bendis

Autorea:

Ekintza ikastolako LH-2 mailako ikasleek Calvin no sabe volar album ilustratua gomendatu ziguten. Album honek Calvinen istorio ederra kontatzen digu:

“Calvin eta bere hiru anaiak, lau arrebak eta hirurogeita zazpi mila laurehun eta hogeita hamabi lehengusuak ukuilu zahar bateko teilatu-hegalean jaio ziren. Calvin txori guztietako edonor izan zitekeen, baina beste guztiekiko oso desberdina da. Gainontzeko arabazozo guztiek hegan egiten eta airean txilinbueltak egiten berehala ikasten duten bitartean, Calvinek bere mokoa liburu artean sartzen du. Liburutegian askotariko hegaldiekin amets egiten du, eta bere hegoak astinduz joan ezingo lukeen lekuetaraino iristen da. Hain buru-belarri dabil liburu artean, ahaztu egiten dela hegan ikasteko eskoletara joateaz. Hala, neguarekin batera migratzeko unea iristen denean, Calvinek ezin du hegan egin”.

Nola bukatuko ote da istorioa?

20

Abu / 2019

Elefante bat hegan, Patxi Zubizarreta eta Aitziber Alonso

Autorea:

Harri Berri Oleta ikastetxeko LH-3 eta LH-4 mailako ikasleek eta Aiete ikastetxeko hirugarren mailakoek (LH-3) Patxi Zubizarretak idatzitako eta Aitziber Alonsok ilustratutako Elefante bat hegan liburua gomendatu ziguten.

“Munduaren historian uholde asko gertatu arren, bakarra izan zen Uholde Unibertsala. Berrogei egunetan izan zen euria, urak lur oso-osoa estali zuen eta Noek itsasontzi miresgarri bat eraiki zuen… Hori jende guztiak daki; baina elefante bakarra salbatu zela, eta arkan Jafet zuela adiskidea, Noeren semea, hori oso jende gutxik daki”. Ez duzu gehiago jakin nahi?”

13

Abu / 2019

Hau ez da zoo bat, Alaine Agirre eta Iratxe Lopez de Munain

Autorea:

Aiete ikastetxeko ikasleek, LH3 eta LH6 mailakoek, Hau ez da zoo bat liburua gomendatu ziguten. Alaine Agirrek idatzi eta Iratxe Lopez de Munainek ilustratutako liburu honek haur literaturako XXXIII. Xabier Lizardi saria irabazi zuen 2014 urtean.

Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa da, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena.

– Txakurrik etxean ez, Malen! – esaten zidan amak.

Gehiago irakurri

13

Abu / 2019

La telaraña de Carlota, E.B. White eta Garth Williams

Autorea:

La telaraña de Carlota (E.B. White eta Garth Williams) liburuak “Wilbur izeneko txerritxoa maite zuen neskatila baten eta Wilburren lagun kuttuna zen Carlota armiarmaren istorioa kontatzen digu. Wilbur txerritxoa eta Carlota etxalde berean bizi dira. Carlotak Wilburren bizia salbatzeko plan bat asmatzen du, etxaldeko animalia guztien laguntzarekin aurrera eramango duena, eta baita laguntzea kostatzen zaion Templeton arratoiaren laguntzarekin ere”. Ezagutu nahi duzu abentura paregabe hau? Altza Herri ikastetxeko LH-4 mailako ikasleek gomendatu ziguten.

 

06

Abu / 2019

Nim itsasoan, Wendy Orr

Autorea:

Aiete ikastetxeko LH-5 mailako ikasleek gomendatu ziguten Wendy Orr idazlearen Nim itsasoan liburua.

“Nim ozeanoaren erdian dagoen irla batean bizi da bere aitarekin, bi maskota (Fred iguana eta Selkie itsas lehoia) eta Alxe Rover izeneko lagun berriarekin.

Nim aske bizi da, txorien moduan, eta ez luke bere bizitokia munduko ezergatik aldatuko. Baina Alexek ur-hegazkin batera igota, inor agurtu gabe, uhartea uzten duenean, eta Selkie itsasontzi bateko tripulazioak bahitzen duenean, Nimek arriskatu beharra izango du, eta ozeanoa zeharkatu, haiek berriz etxera ekartzeko. Eskerrak Fred eta bi lagun berri ondoan dituen”.

Gomendio ederra udan irakurtzeko!

06

Abu / 2019

Piraten inguruko istorioak

Autorea:

Gaur piraten istorioekin gatoz, oso entretenigarriak izan ohi dira-eta.

Jakintza ikastolako eta Orixe ikastolako hirugarren mailako (LH-3) ikasleek Fede quiere ser pirata (Pablo Aranda eta Esther Gómez) liburua gomendatu ziguten; Ekintza ikastolako LH-3B gelakoek El pirata y el boticario (Robert Louis Stevenson eta Henning Wagenbreth); Summa – Aldapeta ikastetxeko LH-2A gelako ikasleek Mis vecinos los piratas (Jolley-Rogers eta Jonny Duddle); eta azkenik, Jakintza ikastolako LH-2B gelakoek ¡Piratas a bordo! (de Björn Pertoft).

Guztiak dira dibertigarriak. Animatu irakurtzera, seguru gustatuko zaizkizula!