11

Eka / 2019

Los amantes mariposa, Benjamin Lacombe

Autorea:

Herri Ametsa ikastolako eta Axular Lizeoko DBH1 mailako ikasleek gozatu egin dute Los amantes mariposa album ilustratuarekin. Benjamin Lacombe maisuak ilustratutako lan eder honek ekialdeko kondaira zahar bat jasotzen du: “maitemindu diren bi gazte patuaren aurka borrokatu beharrean daude, beraien nahien gainetik familiaren erabakiak gailentzen diren garai eta kultura batean”.

04

Eka / 2019

En busca del Tesoro de Kola, Edna López

Autorea:

En busca del Tesoro de Kola (Edna López) abentura-liburua gomendatu digute Ekintza ikastolako LH-5 mailako ikasleek.

2011n Edebé Haur Literatura Saria jaso zuen liburu honetan, Omar izeneko mutikoa da protagonista.

Kola uhartean, ur-eskasiaren ondorioz, diruak galdua zuen balioa. Ura zen ororen neurria, eta haren bitartez egiten ziren salerosketa guztiak. Han, Omar izeneko umezurtz gazte batek Kolako altxor ospetsuaren berri izan zuen, hartz-itxurako mezulari bitxi batek gutun deszifragaitz bat eman zionean. Hala, egun batean, hartz batek, mezulari batek eta haur batek abentura bati ekin zioten Kola uharteko lau eskualdeetan barna, susmatu ere egin gabe itzal mehatxuzko bat segika zutela isil-gordean”.

Euskarara itzulia dago, Kolako altxorraren bila izenburupean.

28

Mai / 2019

El zorro y la estrella, Coralie Bickford-Smith

Autorea:

Altza Herri ikastetxeko LH-3D gelako ikasleek beraien irakurketa-uneko argazki hauek bidali dizkigute, eta Coralie Bickford-Smith autorearen El zorro y la estrella liburua gomendatu digute: Bazen behin baso itxi batean bizi zen Azeri bat. Oroimena zuenetik, Azeriaren lagun bakarra Izarra zen, gauero basoko bideak argiztatzen zizkion Izarra. Baina gau batean, Izarra desagertu egin zen, eta Azeriak iluntasunari aurre egin behar izan zion, bakarrik…”.

Liburu hau Santo Tomas Lizeoko LH-3A gelakoek ere gomendatu digute.

28

Mai / 2019

Dumper bat kinka larrian, Alberto Bargos

Autorea:

 

Ekintza ikastolako ikasleak oso gustura aritu dira Irakurle Gazteak programan, gainontzeko parte-hartzaileak bezalaxe. Argazkian LH-6 mailako ikasleak ikusten ditugu, pozik, kaxetako liburuak irakurtzen.

Eta beste liburu batzuekin batera, Alberto Bargos idazlearen Dumper bat kinka larrian gomendatu digute: “Mikel, Rakel, Xabier eta Ander lagun abenturazaleen nahirik handiena da beraien hirian gelditzen zaien natura apurra kontserbatzen laguntzea”. Lortuko al dute?

21

Mai / 2019

Se vende papá, Care Santos

Autorea:

Orixe ikastolako LH-3 mailakoek gustura irakurri dute Care Santos idazlearen Se vende papá liburua.

Zer gerta liteke faltan botatzen duzun aita bat-batean itzultzen denean? Eta gainera esaten badizu zurekin egoteko munduko denbora guztia izango duela? Eta maskota bat oparitzen badizu eta etxea Erdi Aroko gaztelu baten gisa apaintzen badu? Se vende mamá liburuko protagonisten abentura berri bat da hauxe. Istorio honetan irudimena eta maitasuna dira arazo familiarrei aurre egiteko armarik boteretsuenak”.

 

21

Mai / 2019

Barkatu, aita!, Antton Kazabon

Autorea:

Aiete ikastetxeko LH-5 mailako ikasleei istorio hunkigarria iruditu zaie Antton Kazabonen Barkatu, aita! liburukoa, ama galdu duen nerabe batek lehen pertsonan kontatua.

Itsasoak ez dit ama itzuliko. Badira egun batzuk amarik gabe nagoela, eta ezin naiz ohitu. Gezurra dirudien arren, hainbeste maite zuen itsasoak eraman du betiko. Hala ere, itsasoan bakarrik sentitzen naiz gustura, hemen amarekin sentitzen naizelako. Eta ama bihotzean, haurtzaroa datorkit gogora, eta horrekin batera, aurrera jarraitzeko bizi-poza”.