14

Mai / 2019

Mundo natural: compendio visual de las maravillas de la naturaleza, Amanda Wood eta Mike Jolley

Autorea:

Herri Ametsa ikastolako DBH-1B gelako ikasleei asko gustatu zaie Amanda Wood eta Mike Jolley-en Mundo natural: compendio visual de las maravillas de la naturaleza ezagutza-liburua.

Bertan, hirurogei eta zazpi testu eta irudiren bidez azaltzen zaigu animaliek eta landareek biziraun ahal izateko nola egokitu behar izan duten naturan.

14

Mai / 2019

Biziaren historia, Stephanie Ledu eta Caroline Hüe

Autorea:

Harriberri Oleta ikastolako LH-3 eta LH-4 mailako ikasleek Stephanie Ledu eta Caroline Hüe-ren Biziaren historia: Big Bang-etik zure egunetara arte liburua gomendatu digute.

Gure historia aspaldi-aspaldi hasi zen. Ez zegoen ezer orduan: ez Lurra, ez Eguzkia, ez Unibertsoa. Bat-batean, orain dela 13,7 mila milioi urte, leherketa izugarria izan zen. Unibertsoa sortu zen… Askoz geroago, Lur planeta txikian, bakterio ñimiñoak azaldu ziren, itsasoko animaliak eta gero lehorrekoak, narrastiak, landareak, ugaztunak, eta… zu zeu! Biziaren abentura handia, ipuin antzera kontatua, dokumental zoragarri batean”.

30

Api / 2019

Newton: La gravedad, Jordi Bayarri

Autorea:

Altza Herri ikastolako LH-4B gelakoek Jordi Bayarriren Newton: La gravedad komiki-liburu didaktikoa gomendatu digute.

Isaac Newton gauza guztiek nola funtzionatzen zuten jakin nahi zuen haur geldiezina zen. Cambridgen ikasi zuen garaian, unibertsoaren mekanika ezagutzeko esperimentu pila bat egin zituen, eta aztergai nagusi izan zituen ura, matematikak, kimika eta mugimendua. Berari zor diogu, gainera, grabitatearen teoria. Komiki-liburu hezitzaile honek ikertzaile gisa egin zituen aurkikuntzen berri ematen digu.

23

Api / 2019

Las princesas también se tiran pedos, Ilan Brenman

Autorea:

La Salle ikastolako LH-1B gelatik Las princesas también se tiran pedos, Ilan Brenman-en eta Ionit Zilberman-en liburua gomendatu digute.

Ikastolan Errauskineri buruzko eztabaida luze baten ostean, Laurari zalantza garrantzitsu bat sortu zaio, Marcelok aitortu baitie Errauskine ospetsu eta lirainak puzker pila bat botatzen zituela. Eskerrak Lauraren aitari asko gustatzen zaion irakurtzea eta printzesei buruzko liburu sekretu bat daukan. Liburu horretan aurkituko ditu Laurak dituen galdera guztien erantzunak.

23

Api / 2019

Puzkertin, Xabier Mendiguren

Autorea:

Jakintza ikastolako LH-3A gelako ikasleei dibertigarria iruditu zaie Puzkertin, Xabier Mendigurenen eta Eider Eibarren liburua, non umorez eta fantasiaz beteriko abentura bat kontatzen den:

Peru eta Marixe bikote maitemindu bat da. Peruk, gauetan, puzker galantak botatzen ditu ohean. Marixe, hotzak egoten denez, galtzerdi eta guzti sartzen da ohean, eta ohe barruan kentzen ditu. Gau batean, Peruren puzker bat Marixeren galtzetin baten barruan sartu, eta elkartze horretatik izaki harrigarri bat sortzen da: Puzkertin.