17

Abe / 2012

Mussche, Kirmen Uribe

Autorea:

Mussche liburuaren azalaKirmen Uribe
Mussche
Susa , 2012
194 orrialde. 19 € E-book 3,63 €
ISBN 9788492468430

Gaur Kirmen Uriberen bigarren nobela, Mussche gomendatu nahi dizuet. Kontakizunaren hasierako protagonistak Gerra Zibilean Santurtziko portutik Habana itsasontzian erbestaratu ziren haurrak dira, horietako bat Karmentxu Cundin Gil, Ganteko Mussche familiak hartuko du etxean. Hortik aurrera liburuaren ardatza Robert Mussche izango da, eta Robertekin batera  Herman txikitako laguna, Vic emaztea, eta Carmen alaba azalduko zaizkigu. Liburuaren azaleko argazkian Mussche familia irripartsu ageri zaigu, baina gora-behera handiak jasan behar izan zituzten, bereziki Bigarren Mundu Gerraren garaian Robert erresistentzian sartu baitzen eta azkenik Neuengammeko kontzentrazio esparrura preso eramana izango zen.

Kirmen Uribek oso ondo heltzen dio kontakizunari, oso modu xumean idazten du baina hainbat gai sakon landuko ditu: adiskidetasuna, deserriratzea, gerraren ondorioak, heriotzaren inguruko hausnarketa eta lagunen arteko desberdintasunak, beti ere haurren eta elkarren artean laguntzeko prest daudenen  ikuspegitik.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=6hWij0mQfvQ[/youtube] Gehiago irakurri

13

Abe / 2012

Marikanta eta iñurriak, Mariasun Landa

Autorea:

Marikanta eta inurriak liburuaren azalaMariasun Landa, ilustrazioak: Jokin Mitxelena
Marikanta eta inurriak
Erein, 2012
32 orrialde, 11  €
ISBN 9788497467865

Aurtengo Durangoko azokan haurrentzako aurkeztu diren ipuinen artean Mariasun Landaren Marikanta eta inurriak aukeratu dut. Erein argitaletxeak kaleratu duen ipuin klasiko honek badu ikutu bereizi bat, bai Mariasunek idatzi duen bertsio berria eta baita ere Jokin Mitxelenak marraztu dituen irudiak ere.

Aurkezpen ekitaldiko grabazioa gomendatzen dizuet, bertan dituzue Iñaki Aldekoa, editorea, Mariasun Landa eta Jokin Mitxelena.

[vimeo]http://vimeo.com/54365983[/vimeo]

16

Aza / 2012

Gaur zortzi, Carmen Gisasola

Autorea:

Carmen Gisasola
Gaur zortzi
Alberdania, 2012

98 orrialde. 13,50 €
ISBN 9788498683714

 

Joan den urrian Carmen Gisasolaren Gaur zortzi eleberriaren aurkezpenera joateko aukera izan nuen eta bertan entzundakoak liburua irakurtzera bultzatu ninduen.

Liburuaren protagonista ama bat da, 20 urteko alaba bakarrarekin bizi da eta egun batetik bestera alabak etxetik alde egiten du. Hasieran amak eta neskaren lagunek ez dakite zein den alde egitearen arrazoia baina gutun batean erakunde armatu batean sartu dela esango die. Hortik aurrera amak bere samina eta bakardadea arintzeko gutun bat idatziko dio kartzelan preso dagoen Andoniri.

Gehiago irakurri

29

Urr / 2012

Jezabel, Irène Némirovsky

Autorea:

Irène Némirovsky
Jezabel
Salamandra, 2012
190 orrialde 15 € 
ISBN 9788493988302


Jezabel eleberrian Irene Némirovsky-k Gladys Eysench-en istorioa kontatzen digu, emakume eder eta aberatsa, gazterik alargunduta eta maitale ugariz inguraturik bizitzera ohituta. Baina badago zerbait ezin duena erosi: betiko gaztetasuna. Liburuak epaiketa batean du abiapuntu eta bertan, protagonistari, bere maitale Bernard Martin, hogei urtetako mutil gaztea erailtzea leporatzen zaio.

Orrialdeak aurrera Gladys Eysenach-en benetazko nortasuna ezagutuko dugu, bere istorioa eta denboraren aurkako borroka, bere benetazko adinaren ukatzea, hau ezagutzen bada onartua eta maitatua izango ez den beldur, jaiotza-agiria eta gainontzeko dokumentazioa faltsutzera iristen da.

“…Gladys salió de viaje: regresó al país en que había nacido. Allí obtuvo una copia de su partida de nacimiento, cambió una cifra en una fecha y, con ese documento falsificado, hizo rectificar todos los que se habían extendido en su vida…” Gehiago irakurri