15

Urr / 2012

Elur antzara, Paul Gallico

Autorea:

Paul Gallico
Elur-antzara
Hamaika Books, 2012
60 orrialde 14 € E-book 7 € Audio-liburua 7 € ISBN 
9788493988302

Paul Gallico idazle amerikarraren maisu lana euskarara itzulia izan da lehenengo aldiz. Bakardadea, maitasuna, elkarlana eta gerra dira Elur-antzara liburuaren gai nagusiak. Ane Urrestarazuk itzulia eta Aitziber Alonsoren ilustrazio ederrekin, argitalpen zaindu baten aurrean gaude, liburu gomendagarri publiko zabal batentzat, bereziki gazteentzat eta baita euskara ikasten ari direnentzat ere. Hamaika Books argitaletxeak hiru euskarritan argitaratu ditu idazlana, liburuan, e-book formatuan eta audio liburuan Uxue Alberdik irakurritako grabaketarekin.

 

Gehiago irakurri

24

Ira / 2012

Casinos donostiarras

Autorea:

Casinos donostiarrasCasinos donostiarras
Carlos Blasco Olaetxea, Lola Horcajo Calixto, Juan José Fdez. Beobide

Revista San Sebastián nº 2
, 2012
443 orrialde
. 25 €

 

Carlos Blasco, Lola Horcajo eta Juanjo Fernandez Bebidek osatzen duten lantaldeak San Sebastián aldizkariaren bigarren zenbakia Casinos donostiarras izenekoa argitaratu berri du. Hain zuzen, aurten dira 125 urte Donostiako Kasino Handia sortu zela, XIX. mendeko europear kasinoen estilokoa, egun Udaletxea dagoen eraikinean. Liburu mardula da, laurehun orritik gora ditu koloredun irudiekin, eta erakinari buruzko zehaztapen ugari azaltzen ditu; horretaz gain garai hartako kasino eta aisialdirako guneen deskribapena egiten du, besteak beste, Martuteneko Kursaal, Igeldo Mendiko Kasinoa eta Itsas Kursaal Handia.

Gehiago irakurri

13

Ira / 2012

Liburu Dantzaren lehen urtebetetzea

Autorea:

Martutene liburuaren azalaRamon Saizarbitoria
Martutene
Erein, 2012
782 orrialde. 27 € E-bok 15,69 €
ISBN 9788497467421

 

Gaur urtebete Donostia Kulturako liburuzainak Liburu Dantza blogari hasiera eman genion. Epe horretan 50 gomendio argitaratu ditugu, gehienak eleberrien gomendioak izan dira eta jarraian komikiak, Donostiari buruzko liburuak, biografiak eta kronika liburuak ere azaldu dira. Zenbait kasutan literatur solasaldietan irakurri(ko) diren liburuak gomendatu ditugu, horietakoa da gaur gomendatzen dugun Ramon Saizarbitoriaren Martutene. Datorren urriaren 1ean iluntzeko 19:30ean, Donostiako Liburutegi Nagusian Iñigo Aranbarrik zuzentzen duen literatur solasaldian aztertuko da. Sarrera librearekin baldintza bakarra aurretik liburua irakurtzea da. Hurrengo solasaldirako urriaren 29rako, Pello Lizarralderen Orbanak aukeratu da. Gehiago irakurri

27

Abu / 2012

En el jardín de las bestias, Erik Larson

Autorea:

Cubierta del libro En el jardín de las bestiasErik Larson
En el jardín de las bestias: una historia de amor y terror en el Berlín nazi
Ariel, 2011
489 orrialde. 21,90 €
ISBN 9788434470439

Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

Martxa honetan xelebre fama hartu behar diat, baina tira. Gaurko honetan ere Berlin naziari buruzko liburu bat gomendatu behar dizuet, jaun-andreok. Argi, azpimarratua nahita egina da, eskuartean dugun argitalpena ingelesek dioten non-fiction horietako bat baitugu. Zehaztu beharreko ñabardura da, zeren azpititulua hitzez hitz hartzen badugu korrikan etorriko zaizkigu Stephen King edo Sherrilyn Kenyonen zale amorratuak, narru beltzez jantzitako pailazo hiltzaile edota neskatil inuzenteak maitemintzen dituzten SS ofizial katxarroak bilatzeko asmoz (horra ideia pare bat idazle berrientzako). Tamalez, horrelakorik ez dago. Egia esan, neskatil “inuzenteak” maitemintzen dituzten Gestapo buruzagiak egon badaude. Baina liburuaren muinak Historia (hatxe larriz) gordina kontatzea du helburu.

Gehiago irakurri