Arantxa Urretabizkaia
3 Mariak
Erein, 2011
192 orrialde. 15,50 € e-book 8,50 €
ISBN 9788497466394
Arantxa Urretabizkaiaren eleberri honetako protagonista nagusiak adinean sartutako hiru emakume dira. 3 Mariak txikitan lagunak izan ziren eta bizitzan zehar bakoitzak bere ibilbidea egin du. Zahartzaroan, 80 urte bete ondoren berriro topo egingo dute, hainbat arazo dituzte eta bizimodu berri bat bilatzen saiatuko dira. Protagonista nagusia Maria Alkain Txuri da. Arrantzale batekin ezkondu zen eta bizitza osoa familia zaintzen ibili da. Orain alargundu ondoren, bizitzari beste modu batean heldu nahi dio. Bide horretan oztopo handiak aurkituko ditu baina txikitan lagun izan zuen Marigorriren ondoan mundu berri bat deskubrituko du. Hirugarren Mariak, Marihandik beste egoera guztiz diferente bat ezagutu du, gaztetan herritik alde egin zuen eta Madrilen zahar etxe batean bizi da.