02

Aza / 2011

Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi

Autorea:

Portada libro Etxeko hautsa

Anjel Lertxundi
Etxeko hautsa
Alberdania, 2011
241 orrialde. 18 € e-book 12,60 €
ISBN 9788498682908

Julian eta Gorka Martiarena, aita-semeak dira Anjel Lertxundik Etxeko hautsa eleberrian kontatzen duen historioaren ardatza, eta historioa horren jiran hainbat pertsonaia agertuko dira, besteak beste: Neska, Agustin tabernaria, Don Andres herriko apaiza, Katxas eta Gorritxo, ETAko kideak, eta Jesus Maravall, kazetaria. Julian eta Gorka Euskal Herriko herri txiki batean bizi dira, liburuan ez da aipatzen non eta 1972an Heinrich Böllek Literaturako Nobel Saria irabazi zuen urtean hasten da kontakizuna. Aita, Julian gaixotzen hasi da eta bitarte horretan semeak bere bizitzari buruz idatziko du, bereziki, bere ibilbide politikoari buruz. Liburuak erritmo azkarra du eta tentsioak bukaera arte irauteak oso erakargarria egiten du.

Gehiago irakurri

26

Urr / 2011

Ragtime, Doctorow

Autorea:

Portada del libro RagtimeE.L. Doctorow
Ragtime
Miscelánea, 2009
301 orrialde. 18 €
ISBN 9788493662875

Doctorow idazle estatubatuarrak eleberri honetan XX. mende hasierako gizartearen deskribapen zehatza eta arrasto larriz egina, ragtime musikaren estilokoa, eskaintzen du.

Post hau gaztelaniaz jaso da.

Gehiago irakurri

17

Urr / 2011

Arrate Egañaren Giltza, haurrentzako ipuina

Autorea:

Giltza liburuaren azalaArrate Egaña
Giltza
Erein, 2011
86 orrialde. 10 €
9-10 urtetik aurrera gomendatua 978-84-9746-682-0

Liburu honetan hamaika urteko mutilari etxeko giltza eman diote gurasoek. Honek sekulako poza emango dio, autonomia eta askatasunaren bidea lehengo urratsa iruditzen zaiolako. Baina bide hori ez da beti erraza izango eta beldurra eta bakardadea jasango ditu. Gehiago irakurri

11

Urr / 2011

3 Mariak, Arantxa Urretabizkaia

Autorea:

Arantxa Urretabizkaia
3 Mariak
Erein, 2011
192 orrialde. 15,50 € e-book 8,50 €
ISBN 9788497466394

Arantxa Urretabizkaiaren eleberri honetako protagonista nagusiak adinean sartutako hiru emakume dira. 3 Mariak txikitan lagunak izan ziren eta bizitzan zehar bakoitzak bere ibilbidea egin du. Zahartzaroan, 80 urte bete ondoren berriro topo egingo dute, hainbat arazo dituzte eta bizimodu berri bat bilatzen saiatuko dira.  Protagonista nagusia Maria Alkain Txuri da. Arrantzale batekin ezkondu zen eta bizitza osoa familia zaintzen ibili da. Orain alargundu ondoren, bizitzari beste modu batean heldu nahi dio. Bide horretan oztopo handiak aurkituko ditu baina txikitan lagun izan zuen Marigorriren ondoan mundu berri bat deskubrituko du. Hirugarren Mariak, Marihandik beste egoera guztiz diferente bat ezagutu du, gaztetan herritik alde egin zuen eta Madrilen zahar etxe batean bizi da.

Gehiago irakurri

05

Urr / 2011

Los libros son tímidos, Giulia Alberico

Autorea:

Libros tímidosLos libros son tímidos
Giulia Alberico
Periférica 2011
121 orrialde. 16,50 €
ISBN 9788492865291

Eleberri autobiografiko hau 50-60ko Italian kokatzen da. Bertan egileak, haurra eta nerabea zela irakurri eta bere bizitza osorako aztarna utzi zuten liburuak aipatzen dizkigu. Aldi berean liburu horiek ezagutzeko grina esnatzen du irakurleengan.

Giulia Alberico-k gogorarazten digu faszikuluz-faszikulu liburuak osatzen genituen garai hura, gero irakurketara orduak eta orduak eskaintzeko asmoz. Berari zer liburu gustatu zitzaizkion eta hainbeste maite ez zituenak ere aipatzen dizkigu, agian ez zituelako momentu egokienean irakurri.

Gehiago irakurri

03

Urr / 2011

El club de los optimistas incorregibles, Jean-Michel Guenassia

Autorea:

el-club-de-los-optimistas-incorregiblesEl club de los optimistas incorregibles
Jean-Michel Guenassia
RBA, 2010
647 orrialde,   27 €
ISBN: 9788498678284

Frantzian arrakasta handia izaten ari den liburu honen egileak, Jean-Michel Guenassiak, lanbidez legalari eta gidoilariak El club de los optimistas incorregibles honekin 2009ko ikasleen Goncourt saria irabazi zuen (Prix Goncourt des lycéens). Post hau gaztelaniaz jaso dugu.

Gehiago irakurri

29

Ira / 2011

Saga de Tramórea, Javier Negrete

Autorea:

Tramoreako saga

Fantasia epikotik zientzia fikziora

Lau dira 2003tik 2011ra argitaratutako liburuak saga honen barruan: La Espada de Fuego, El espíritu del mago, El sueño de los dioses eta El corazón de Tramórea.

Tetralogia hau bere originaltasunagatik nabarmentzen da batik bat: fantasia epikoaren ezaugarriak betetzen ditu guztiz lehenengo liburuetan (alegiazko mundu bat non teknologiarik ez duten ezagutzen, erdi aroan girotutako ingurua, magoak, irudizko izakiak, ezpataz lehiatzen diren heroiak…); baina, gero, azkeneko liburuan, aurrekoetan azaltzen diren galdera eta enigma orori erantzuteko zientzia fikzioan murgiltzen da bete-betean, eta zientziaren eta tekonologiaren ikuspuntutik modu sinesgarrian gainera. Guztiz ustekabekoa, beraz, eta harrigarria hasiera batean, baina Javier Negretek era ikaragarrian konpontzen duena. Sekulakoa.

Ezinbestekoa fantasia epikoa eta zientzia fikzioa gustukoak dituztenentzat.

22

Ira / 2011

Nemesis, Philip Roth

Autorea:

Philip Roth
Itzulpena: Beñat Sarasola Santamaria
Meettok, 2011
234 orrialde. 18,5 €
ISBN 9788493761943

Nemesis, Philip Roth idazle estatubatuarraren 31. eleberria da. 2010ean argitaratua, Beñat Sarasolak euskeratua izan da eta Meettok argitaletxeak kaleratu du. Liburuaren gertakizuna Estatu Batuetan, Bigarren Mundu Gerra amaieran eta polio gaisotasunaren inguruan garatua dago.

Gehiago irakurri

20

Ira / 2011

Kristobal Balentziaga maisuaren eratzea

Autorea:

Kristobal Balentziaga liburuaren azalaCristóbal Balenciaga: maisuaren eratzea
Miren Arzalluz
Gipuzkoako Foru Aldundia, Nerea argitaletxea. 2011
301 orrialde. 38 €

Kristobal Balenziagaren inguruan hainbat liburu eta ikerketa egin dira. Aurten gainera Getariako Museoa zabaldu da eta testuinguru horretan argitalpen berri bat aipatu nahi nuke, hain zuzen, Miren Arzalluzek idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nerea argitaletxearen eskutik kaleratua izan dena.

Liburu honen atzean ikerketa lan sakona dago, Miren Arzalluzek lehen mailako iturriak aztertu ditu, bereziki, XX. mende hasierako egunkari eta aldizkariak. Ikuspegi horretatik oso interesgarria da liburuak egiten duen ekarpena, bereziki, Balenziagak Donostian lan egin zuen denboraldiari dagokiona, gerra zibila aurreko urteetan. Gehiago irakurri