{"id":21210,"date":"2023-10-13T11:49:44","date_gmt":"2023-10-13T09:49:44","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=21210"},"modified":"2025-02-06T14:31:07","modified_gmt":"2025-02-06T13:31:07","slug":"azken-etxea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/azken-etxea\/","title":{"rendered":"Azken etxea"},"content":{"rendered":"<p class=\"western\" lang=\"es-ES\">Pamiela, 2022<br \/>\n150 or.<br \/>\nISBN 978-84-9172-278-6<\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"es-ES\"><strong>Arantxa Urretabizkaia<\/strong>k idatzitako eta 2022ko apirilean argitaratutako eleberri honek Euskadi Literatur Saria lortu du. Halaber, 111 Akademiaren saria ere jaso du <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001638510\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\"><em>Azken etxea<\/em><\/a>-k. Bere bizitzaren azken urteak pasatzeko etxe baten bila dabil emakume baten istorioa da. Hendaia aldean etxe bat gustoko du, lorategi txikia eta galeria dituena, protagonistak paradisu txiki baten traza hartzen diona. Leku propio bat, bizitzaren azken aroan begiratokia.<\/p>\n<p lang=\"es-ES\"><!--more--><\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"es-ES\">Etxe berria erosi eta apaintzearekin batera, bizitako pasarteak aipatzen ditu, hainbat pertsonaiaren oraina eta iragana, klandestinitatean eta erbestean pasatako urteak (bai arrazoi politikoengatik, bai arte-faltsutzeagatik), iraganeko adiskideen oroitzapenak\u2026 Denboran atzera-aurrera eta espazioetan hara-hona dabil narrazioa (Hendaia, Paris, Bordele edo Santiago)<\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"es-ES\">Lasaitasun bila dabil emakumea, ihesa utzi eta atsedenlekua aurkitzeko grina nagusi dela. Baina etxea lortzeko ahaleginak ez dira arruntak izango. Esaterako, iraganeko mamuak eta adiskideak orain dituenekin korapilatuko zaizkio. Auzokideak, gainera, zelatatzen ere ibiliko dira.<\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"es-ES\">Estiloari dagokionean, bitxia da idazleak elkarrizketak saihesten dituela, baina horrek ez du trabarik egiten narrazioaz gozatzeko. Eleberri oso interesgarria da, irakurterraza eta guztiz gomendagarria.<\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"es-ES\"><strong>Arantxa Urretabizkaia<\/strong> eleberria, haur literatura, olerkia, zinemarako gidoia eta itzulpengintzan aritu da. Bere lehen eleberria <em>Zergatik panpox<\/em> izan zen, 1979. urtean argitaratutakoa.<\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"es-ES\">Hau ez da egileak lortu duen sari bakarra. Poesiari dagokionez, bi sari irabazi ditu. Alde batetik, <em>San Pedro bezperan ondokoak<\/em> poesia liburuarekin Gipuzkoa Saria irabazi zuen 1971. urtean. Bestetik, <em>Maitasun magalean<\/em> lanarekin, Espainiako Kritika Saria irabazi zuen, euskarazko narratiba eta poesiaren arloan, 1982. urtean.<\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"es-ES\">Hala nola, 1981. urtean, Ignacio Aldekoa Ipuin Sariketan saria irabazi zuen \u00abBaina ez egunero\u00bb ipuinarekin; 2001. urtean, Rikardo Arregi Saria Zabalik astekarirako egindako elkarrizketengatik; 2006. urtean, Rosal\u00eda de Castro saria, idazle gisa izandako jarduera luzearengatik; 2017. urtean, Euskadi Saria, <em>Bidean ikasia<\/em>\u00a0saiakerarengatik, eta azkena, 2019. urtean, Abbadia Saria, euskararen alde egindako lanarengatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pamiela, 2022 150 or. ISBN 978-84-9172-278-6 Arantxa Urretabizkaiak idatzitako eta 2022ko apirilean argitaratutako eleberri honek Euskadi Literatur Saria lortu du. Halaber, 111 Akademiaren saria ere jaso du Azken etxea-k. Bere bizitzaren azken urteak pasatzeko etxe baten bila dabil emakume baten istorioa da. Hendaia aldean etxe bat gustoko du, lorategi txikia eta galeria dituena, protagonistak paradisu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":21212,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-21210","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21210","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21210"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21210\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23181,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21210\/revisions\/23181"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21212"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21210"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21210"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21210"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}