{"id":21622,"date":"2024-01-23T11:09:35","date_gmt":"2024-01-23T10:09:35","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=21622"},"modified":"2025-01-24T16:03:01","modified_gmt":"2025-01-24T15:03:01","slug":"limpia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/limpia\/","title":{"rendered":"Limpia"},"content":{"rendered":"<p>Lumen, 2023<br \/>\n225 or.<br \/>\nISBN 978-84-264-2411-2<\/p>\n<p>\u00ab<em>Todo est\u00e1 en saber qui\u00e9n limpiar\u00e1 a qui\u00e9n<\/em>\u00bb Albert Camus, <em>La ca\u00edda<\/em><\/p>\n<p>Estela etxeko langilea da eta egunak Txileko familia dirudun baten lan eta eskakizun guztiei erantzuten ematen ditu. Bestalde, <strong>Alia Trabucco Zer\u00e1n<\/strong> idazle txiletarraren fikziozko azken eleberria den\u00a0<a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001662599\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\"><em>Limpia-<\/em><\/a>ren ahotsa ere bada. Estelarena, berriz, gutxitan entzun izan dugun emakume baten ahotsa da. Liburuetan, filmetan, abestietan eta baita gure gizartean ere ez ditugu horrelako testigantzak askotan entzuten. Horregatik, agian, eleberriaren hasieran, Estelak esaten du:\u00a0\u00ab<em>ahora dejen lo que est\u00e9n haciendo y pr\u00e9stenme atenci\u00f3n<\/em>\u00bb.\u00a0Eta horrela, irakurleari zuzenean hitz eginez, protagonistak ihesbiderik gabeko istorio batean harrapatzen gaitu eta bere galderei erantzutera behartzen gaitu. Izan ere, liburu honetako gauzarik berezienetako bat Estelak hartzen duen lehen pertsona hori da, horrekin etengabe zalantzan jartzen gaitu, eraso egiten gaitu, batzuetan, eta, batez ere, deseroso sentiarazten gaitu.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Istorioa iragarki batekin hasten da: \u00ab<em>se busca empleada, buena presencia, tiempo completo<\/em>\u00bb. Estelak bere ama urrun uzten du, hegoaldean, familia \u2018perfektu\u2019 baten etxean lan egiteko. Bertan geratuko da hurrengo zazpi urteetan era guztietako lanak egiten, baina batez ere Julia zaintzen eta hezitzen. Neska txiki hori istorioaren hasieratik badakigu hil egin dela. Eleberrian lehenengo momentutik ezagutzen dugun sekretua da, baina greziar tragedia batean bezala, tentsioak gora egiten du orrialde bakoitzean, etxe horretan igarotzen den egun bakoitzean, pertsonaien mugimendu bakoitzean eta elementu berriak azaltzen diren bakoitzean: arratoiak, kaleko txakurra, aitortzak, pozoia, pistola\u2026 \u00ab<em>Es curioso que todos vayamos a morir, \u00bfno les parece? Todos, tambi\u00e9n ustedes. De eso no hay duda alguna. La respuesta es la misma, una y otra vez. Si alzan la vista y miran a su madre, a su padre, a su perro, a su gato, a su hija a su hijo, al chincol, al zorzal, a su marido, a su esposa, la respuesta es siempre la misma: s\u00ed, s\u00ed, s\u00ed. Solo hay dos preguntas sin responder: c\u00f3mo y cu\u00e1ndo<\/em>\u00bb. Horiek dira hasieratik erantzun nahi ditugun bi galderak, nola eta noiz, baina Estelak askoz gehiago du kontatzeko eta geure buruari galdetzeko. Amaiera jakin arren erantzunak nahi ditugu, harrapatuta gaude. Bizitzaren met\u00e1fora ere izan daiteke: amaiera badakigu, beti, baina irakurtzen jarraitzen dugun bezala, bizitzen ere jarraitzen dugu.<\/p>\n<p>Egia esan, familiako neska txikia zein egoeratan hiltzen den jakiteaz gain, eleberriak Estelaren bizitza kontatzen du. Istorio honetako orrialdeetan, besteak beste, bere lan baldintzak eta nagusiekin duen harreman desberdina azaltzen ditu. Estelak egunero pairatzen dituen indarkeria, prekarietate eta zalantza egoerei aurre egitera behartzen gaitu. Ez dugu beste aldera begiratzeko aukerarik. Bere tonua zuzena da, baina zintzoa ere bai. Bere istorioa kontatzen duenean, bere gogoeta eta dudak zintzotasunez partekatzen ditu eta horrek eleberria izugarri aberasten du. Alia Trabucco Zer\u00e1n-ek oreka perfektua lortu du Estelaren hitzekin: deserosoa da, baina minik eman gabe. Nobela garratza da, iluna batzuetan, baina, batez ere, benetakoa.<\/p>\n<p>Hau ez da Alia Trabucco Zer\u00e1n-en lehen lana, 2015ean <em>La resta<\/em> argitaratu zuen, El Pa\u00eds egunkariaren arabera, urteko estreinaldi garrantzitsuenetako bat, Man Booker Internationaleko finalista izan zena eta Txileko Kultura Ministerioaren Eleberri Berri Onenaren Saria jaso zuena. Limpia liburuarekin saria irabazi du berriz ere eta hamairu herrialdeetan itzuli da.<\/p>\n<p><em>Limpia-<\/em>ri buruz hitz egiteko hitzordua datorren <strong>asteartean, urtarrilak 30<\/strong>, izango da, <strong>19:00<\/strong>etan, <strong>Liburutegi Nagusiko Aretoan<\/strong>, <strong>San Jeronimo<\/strong> kalean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lumen, 2023 225 or. ISBN 978-84-264-2411-2 \u00abTodo est\u00e1 en saber qui\u00e9n limpiar\u00e1 a qui\u00e9n\u00bb Albert Camus, La ca\u00edda Estela etxeko langilea da eta egunak Txileko familia dirudun baten lan eta eskakizun guztiei erantzuten ematen ditu. Bestalde, Alia Trabucco Zer\u00e1n idazle txiletarraren fikziozko azken eleberria den\u00a0Limpia-ren ahotsa ere bada. Estelarena, berriz, gutxitan entzun izan dugun emakume [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":21627,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-21622","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21622","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21622"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21622\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22983,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21622\/revisions\/22983"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21627"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21622"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21622"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21622"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}