{"id":21730,"date":"2024-02-20T10:36:44","date_gmt":"2024-02-20T09:36:44","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=21730"},"modified":"2025-01-23T17:43:12","modified_gmt":"2025-01-23T16:43:12","slug":"mi-planta-de-naranja-lima","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/mi-planta-de-naranja-lima\/","title":{"rendered":"Mi planta de naranja lima"},"content":{"rendered":"<p>Libros del Asteroide, 2011<br \/>\n202 or.<br \/>\nISBN 978-84-92663-43-9<\/p>\n<p><em><a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/00000674149\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\">Mi planta de naranja lima<\/a><\/em> liburuan musika ia beste protagonista bat da, leku garrantzitsua betetzen du. Z\u00e9z\u00e9 haur alaia eta sentibera da eta kantatzea asko gustatzen zaio. Edozein aukera aprobetxatzen du kantatzeko eta besteen ahotsak eta kantak entzuten hunkitzen da. Adibidez, ez du zergatia ondo ulertzen, baina ama kantatzen duenean triste sentitzen da eta Ariovaldo jaunaren tangoak entzuten dituenean liluratuta gelditzen da bera entzuten. Hain zuzen, Z\u00e9z\u00e9k, <strong>Jos\u00e9 Mauro de Vasconcelosen<\/strong> eleberrian dioenez: \u00ab<em>el tango; era de las cosas m\u00e1s bonitas que yo hab\u00eda o\u00eddo en mi vida<\/em>\u00bb. Horregatik, oraingo honetan, gomendio hau musikarekin irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet. Lerro hauek irakurtzen dituzuenean edo Mi planta de naranja limaren orrialdeak errepasatzen dituzuenean, istorio honetako protagonista hunkitzen duen abestietako bat entzuteko esteka duzue hemen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=TnIg362GHyo\">\u00abCasinina peque\u00f1ina\u00bb<\/a> (2 kapitulua, 31. or.)<\/p>\n<p><!--more--><br \/>\n<em>Mi planta de naranja lima <\/em>1968an argitaratu zen lehen aldiz eta Z\u00e9z\u00e9 izeneko haur baten istorioa da. Bost urteko mutiko bat da, bizitzara irekitzen ari dena eta goizegi heldu bihurtu behar dena. Bihurrikeri batetik bestera dabil beti eta horregatik erreprimendak eta kolpeak besterik ez ditu jasotzen, baina haur adimentsua eta sentibera da, familia pobre batean hazten dena. Bizitza aldapan gora jartzen denean edo triste sentitzen denean, Z\u00e9z\u00e9k babesa eta kontsolamendua Minguinho bere lagunarekin aurkitzen du. Minguinho lima arbolatxo bat da eta hari bere sekretu, galdera eta sentimendu guztiak partekatzen dizkio.<\/p>\n<p>Mi planta de naranja lima liburua samurra eta zirraragarria da. Jos\u00e9 Mauro de Vasconcelosek Banguko auzoko haurtzaroko oroitzapenak partekatzen ditu hemen lirismo eta edertasun handiz. Hain da hala, 1968an argitaratu zenetik milaka irakule liluratu dituela, horregatik Brasilgo literatura garaikidean gehien irakurtzen den liburuetako bat da hau.<\/p>\n<p>Jos\u00e9 Mauro de Vasconcelos Bang\u00fa auzoan, Rio de Janeiron, jaio zen. Ama indigena zen eta aita portugesa. Z\u00e9z\u00e9ren moduan, Vasconcelos ere, familia pobre batean hazi zen eta aukera gehiagoko bizitza izan zezan, fabelatik kanpo, gurasoek lehengusu batzuen etxera bidali zuten. Vasconcelosek dioenez, txikitatik gustatzen zitzaion igeri egitea eta aukera zuen bakoitzean, bederatzi urterekin, Potengi ibaian entrenatzen zuen. Igeri egiten onena izan nahi zuen. Noski, zuhaitzen itzalpean irakurtzen zuen eta, jakina, gauzak amesten zituen. Gauza asko. Gauza izugarriak. Adibidez, laranja limazko landare txiki bat zaldi dotore batean bihurtzen zela. Ezaguna egiten zaizue? Bai, Z\u00e9z\u00e9 bezala. Jos\u00e9 Mauro de Vasconcelosek 22 urterekin eman zituen lehen urratsak literaturan. Aurretik, mota guztietako lanak probatu zituen: boxeko entrenatzailea, arrantzalea, biltegiko morroia eta eskolako maisua, besteak beste.<\/p>\n<p>Mi planta de naranja limaren pelikula bitan egin da eta gaur egun ere argitaratzen jarraitzen dute eskaera maila berarekin. Idazleak eta protagonistak abizena konpartitzen dute eta urteak egun berean betetzen dituzte: otsailaren 26an. Beraz, datorren asteartean, otsailaren 27an, betiko moduan, 19:00etan, Liburutegi Nagusiaren aretoan, San Jeronimo kalean, gure tertulia literiorako elkartuko gara eta Z\u00e9z\u00e9ren eta Jos\u00e9 Mauro de Vasconcelosen urteak ospatuko ditugu ere. Bitartean, beste abesti honekin utziko zaituztet. Seguru ezagutzen duzuela Z\u00e9z\u00e9 hainbeste hunkitzen duen kanta hau. Gozatu!<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=3RlmwjOLaTA\">\u00ab<\/a>Fumando espero<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=TnIg362GHyo\">\u00bb<\/a> (5. kapitulua, 90. or.)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Libros del Asteroide, 2011 202 or. ISBN 978-84-92663-43-9 Mi planta de naranja lima liburuan musika ia beste protagonista bat da, leku garrantzitsua betetzen du. Z\u00e9z\u00e9 haur alaia eta sentibera da eta kantatzea asko gustatzen zaio. Edozein aukera aprobetxatzen du kantatzeko eta besteen ahotsak eta kantak entzuten hunkitzen da. Adibidez, ez du zergatia ondo ulertzen, baina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":21734,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-21730","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21730","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21730"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21730\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22963,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21730\/revisions\/22963"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21734"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21730"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21730"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21730"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}