{"id":21936,"date":"2024-05-29T14:15:25","date_gmt":"2024-05-29T12:15:25","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=21936"},"modified":"2025-01-21T18:46:40","modified_gmt":"2025-01-21T17:46:40","slug":"gaueko-azken-expressoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/gaueko-azken-expressoa\/","title":{"rendered":"Gaueko azken expressoa"},"content":{"rendered":"<p>Alberdania, 2023<br \/>\n260 or.<br \/>\nISBN 978-84-9868-840-5<\/p>\n<p align=\"justify\"><strong>Eneko Aizpurua<\/strong> idazlearen <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001687698\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gaueko azken expressoa<\/a> eleberria izango da mintzagai <strong>ekainaren 4<\/strong>an, asteartea, arratsaldeko <strong>19:00<\/strong>etan <strong>Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan<\/strong> (<strong>San Jeronimo<\/strong> kalean), <strong>I\u00f1igo\u00a0Aranbarri<\/strong> gidatzailearekin izango den solasaldian. Liburua erraz lortu daiteke liburutegietan eta baita erosi ere liburu dendetan.<\/p>\n<p align=\"justify\"><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ac37aELiburutegiaPublicaWar\/libro\/43193\/gaueko-azken-expressoa?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-19315 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus-300x174.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"174\" srcset=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus-300x174.jpg 300w, https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus.jpg 604w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p align=\"justify\"><!--more--><\/p>\n<p align=\"justify\">Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976), idazle eta ogibidez itzultzailea eleberri beltzak idazten hasi zen eta Egileor ikertzailearen trilogiarekin egin zen ezaguna: <em>Errauts<\/em>\u00a0(2011), <em>Herensuge gorriaren urtea<\/em> (2013), eta <em>Lehertu da festa<\/em> (2016). Ondorengoak dira <em>(Euskal) haluzinazio bat<\/em> (2018) kontakizun laburren bilduma eta <em>Bidasoan gora<\/em> (2020) saiakera. Azken honen ildotik idatziko zuen <em>Gaueko azken expressoa<\/em> (2023). Bidasoaldean kokatua, 70ko hamarkadan muga klandestinoki zeharkatzeko asmoarekin bidaiatu zuten migrante portugesen gora-beherak fikzionatzen ditu. Gai nagusi horren inguruan beste zenbait azpigeruza daude, besteak beste, deserria, laguntasuna, familia, migranteen bizi-baldintza kaskarrak, ETA, GAL.<\/p>\n<p align=\"justify\">Liburua protagonistak psikologoarekin egindako elkarrizketa moduan dago idatzia. Lagin moduan jarraian liburuaren hasiera:<\/p>\n<p align=\"justify\">\u00ab<em>Galbidean denak bere kabuz aurkitu behar du sendamodua. Horra hor zer esan zenidan, psikologo jaunak, familiartekoek zure kontsultara ekarri ninduten lehen egunean. Harrezkero behin eta berriro errepikatu didazu lelo bera orain arte egin ditugun ezin konta ahala saiotan, baina, esaldia gogoan barru-barruraino iltzatu badidazu ere, nire buru hau ez da sekula oso sendoa izan, eta tarteka zalantza sortzen zait. Nola baretu desosegua eragiten digun barne zauria? Nola hurbildu bakean uzten ez digun iraganeko traumaren sorburura? Nola azaldu ingurukoei modu ulergarrian eta bidean galdu gabe norberaren iragana eta oraina lotzen dituzten bidegurutzeak?<\/em>\u00bb<\/p>\n<p align=\"justify\">Saio honen ondoren udako atsedenaldia izango dugu eta irailean denboraldi berriari ekingo zaio. Egitaraua eskuragarri egongo da bai Donostia Kulturako liburutegietan eta baita webgunean ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alberdania, 2023 260 or. ISBN 978-84-9868-840-5 Eneko Aizpurua idazlearen Gaueko azken expressoa eleberria izango da mintzagai ekainaren 4an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean), I\u00f1igo\u00a0Aranbarri gidatzailearekin izango den solasaldian. Liburua erraz lortu daiteke liburutegietan eta baita erosi ere liburu dendetan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":21947,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-21936","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21936","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21936"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21936\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":22907,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21936\/revisions\/22907"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/21947"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21936"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21936"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21936"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}