{"id":22559,"date":"2025-01-14T09:26:58","date_gmt":"2025-01-14T08:26:58","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=22559"},"modified":"2025-01-28T13:49:18","modified_gmt":"2025-01-28T12:49:18","slug":"emakume-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/emakume-bat\/","title":{"rendered":"Emakume bat"},"content":{"rendered":"<p>Itzulpena: Itziar de Blas Fernandez de Gamarra<br \/>\nTxalaparta, 2012<br \/>\n91 or.<br \/>\nISBN 978-84-15313-10-6<\/p>\n<p><strong>Annie Ernaux<\/strong> idazlearen <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/00000686019\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\"><em>Emakume bat<\/em><\/a> eleberria izango da mintzagai <strong>urtarrilaren 14<\/strong>an, asteartea, arratsaldeko <strong>19:00<\/strong>etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (<strong>San Jeronimo<\/strong> kalean) <strong>I\u00f1igo\u00a0Aranbarri<\/strong> gidatzailearekin egingo den solasaldian.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><strong>Annie Ernaux<\/strong> (Lillebonne, Normandia, Frantzia 1940), irakaslea eta idazlea da eta 2022an Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Idazketa estilo autobiografikoa du, eduki soziologiko handikoa, eta idazleak berak bizitako gertaeretan oinarritzen da. Arrakasta handiko idazlea, berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzulia izan da.<\/p>\n<p>1974an ekin zion idazteari <em>Les armoires vides<\/em>, eleberri autobiografikoarekin. Ondoren etorri ziren, besteak beste: <em>La femme gel\u00e9e<\/em>, bere ezkontzaren ingurukoa (1981, euskaraz <em>Emakume izoztua<\/em> Gemma Lopez Las Herasek itzulia 2023an); <em>La Place<\/em>, aitaren bizitzan oinarritua Renaudot saria, (1983, euskaraz <em>Lekua<\/em>, Joseba Urteagak itzulia, 2003an); ama ardatz duen <em>Une femme<\/em> (1987, euskaraz <em>Emakume bat<\/em>, Itziar de Blas Fernandez de Gamarrak itzulia, 2012an); <em>Passion simple<\/em> (1992, euskaraz <em>Pasio hutsa<\/em>, Joseba Urteagak itzulia, 2002an); <em>L\u2019\u00e9venement<\/em> , gazte zela izandako abortuaren inguruan, (2000, euskaraz <em>Gertakizuna<\/em>, Joseba Urteagak itzulia, 2003an); <em>R\u00e9garde les lumi\u00e9res mon amour<\/em> (2014, euskaraz <em>Begira zenbat argi, maitea<\/em>, Xabier Aranburu \u201cArtzai\u201dk itzulia, 2015an) <em>M\u00e9moire de fille<\/em> (2016, euskaraz <em>Neska baten memoria<\/em>, Aiora Jakak itzulia, 2024)an.<br \/>\nAzkenik, euskaraz berriki argitaratua izan da Fr\u00e9d\u00e9ric-Yves Jeannet idazleak egindako elkarrizketa liburua <em>L\u2019ecriture comme un couteau<\/em> (2003), Aiora Jakak itzulia <em>Idazketa labana bat da<\/em> izenburuarekin.<\/p>\n<p>Itziar de Blas Fernandez de Gamarra (Gasteiz, 1965) izan da liburuaren itzultzailea, administrazioan lan egin izan du eta Annie Ernauxen <em>Emakume bat<\/em> (2012) eleberriaz gain beste bi liburu itzuli ditu: <em>Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi<\/em> (Nunila L\u00f3pez, Txalaparta 2009) eta <em>Bestiario sekretua. Neskatila gaiztoa<\/em> (Gabriela Larralde, Denon artean, 2019). 2023an Annie Ernauxek Nobel Saria jaso ondoren, Txalaparta argitaletxeak <em>Emakume bat<\/em> eleberriaren bigarren edizioa kaleratu zuen.<\/p>\n<p>Jarraian lagin moduan <em>Emakume bat<\/em> eleberriaren hasierako paragrafoa:<\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\">\u201c<em>Ama apirilaren 7an hil zitzaidan, astelehenean, Pontoise ospitaleko zahar-etxean, hantxe sartu bainuen bi urte lehenago. Erizainak esan zidan telefonoz:<\/em> \u201cZure ama gaur goizean zendu da, gosaldu ondoren\u201d. <em>Hamarrak inguru izango ziren<\/em>\u201d. 9. or.<\/p>\n<p>Idazleak narratzailearen paperean amaren bizitza errealismo handiz kontatzen du heriotzatik hasita modu zirkularrean, garaiko gizartearen testuinguru historiko soziala ahaztu gabe. Liburuaren orriak irakurri ahala perspektibak aldatzen doaz familiako argazki albumen antzera.<\/p>\n<p>Ez galdu solasaldira joateko aukera, eta gogoratu Liburutegiak hilabetero antolatzen dituela irakurketa saioak. Hurrengoa <strong>otsailaren 4an<\/strong> izango da <strong>Uxue Alberdi<\/strong>rekin argitaratu berri duen <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001708458\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\"><em>Hetero<\/em><\/a> (Susa, 2024) liburuaren inguruan. Martxoko saioa ere, <strong>hilaren 4an<\/strong> egingo da, <strong>Nathalie Nothomb<\/strong> idazlearen <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/00000123030?lng=eu\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\"><em>Durduzaz eta dardaraz<\/em><\/a> liburuaz (itzulpena Joxean Elosegi, Igela, 2003)<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itzulpena: Itziar de Blas Fernandez de Gamarra Txalaparta, 2012 91 or. ISBN 978-84-15313-10-6 Annie Ernaux idazlearen Emakume bat eleberria izango da mintzagai urtarrilaren 14an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) I\u00f1igo\u00a0Aranbarri gidatzailearekin egingo den solasaldian.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":22556,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-22559","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22559","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22559"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22559\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23121,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22559\/revisions\/23121"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/22556"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22559"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22559"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22559"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}