{"id":23509,"date":"2025-04-02T16:05:14","date_gmt":"2025-04-02T14:05:14","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=23509"},"modified":"2025-04-04T13:26:42","modified_gmt":"2025-04-04T11:26:42","slug":"bournville","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/bournville\/","title":{"rendered":"Bournville"},"content":{"rendered":"<p>Itzulpena: Javier Lacruz<br \/>\nAnagrama, 2024<br \/>\n427 or.<br \/>\n978-84-339-2736-1<\/p>\n<p>Nola ospatzen da gerra baten amaiera? Garaipen Egunean, 1945eko maiatzaren 8an, Mary-k 11 urte ditu eta <em><a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001710866\/loc=locality_B-G0300&amp;Ing=eu#holdings\">Bournville<\/a><\/em>-n bizi da, Cadbury txokolate fabrikaren inguruan sortutako herri batean, eta <strong>Jonathan Coe<\/strong>k idatzitako eleberri honen izenburua. Ohi baino isiltasun handiagoa dago kalean eta gauean, su artifizialak bota eta auzokideak kirol zelaietan elkartzen direnean, ez dute sei urteko estutasuna eta beldurra atzean uzten.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ac37aELiburutegiaPublicaWar\/libro\/44871\/bournville\/\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=euholdings&amp;locale=eu\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\"><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-1-300x107.jpg\" \/><\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Garaipen Eguna da &#8220;zazpi aldi bikainetan&#8221; idatzitako eleberri honen abiapuntua, non <strong>Jonathan Coek<\/strong> &#8211;<a href=\"https:\/\/www.donostiakultura.eus\/eu\/agenda\/jonathan-coe\"><strong>apirilaren 9an<\/strong> <strong>Literaktum Topaketen <\/strong><\/a>baitan Donostia bisitatuko duena- emakume baten bizitzaren berri ematen du Britainia Handiko historia hurbila markatu duten pasarte batzuetan zehar: Isabel II.a erreginaren koroatzea, Ingalaterrak Wembleyn irabazi zuen 1966ko Munduko Kopako finala edo Karlos printzearen eta Lady Di printzesaren ezkontza, besteak beste. Emakume hori, Mary izenekoa, emaztea da, hiru seme-alaben ama, gero amona, gero birramona&#8230; Ia mende bateko bizitza deskribatzen da, pandemia arte.<\/p>\n<p>Atzealdean, Cadbury txokolate fabrika eta aldaketa sozialak: hala nola, immigrazioa edo homosexualitatearen onarpena kontserbadurismoaren eta aurrerapenaren artean urratuta dagoen gizarte batean; teknologiaren agerpena (lehen telebistaren erosketa gertakari garrantzitsua da familian eta auzo osoan); edo Erresuma Batuaren sarrera \u2013eta geroko irteera\u2013 Europar Batasunean. \u00ab<em>Dena aldatzen da, baina dena berdin jarraitzen du<\/em>\u00bb da liburuaren hausnarketa. Eta kontua da, sakonean, bilgarriak aldatzen direla, baina barruan dagoena, benetan garrantzitsua dena, geratzen da.<\/p>\n<p><strong>Jonathan Coek<\/strong> familia baten bizitza beste edozeinena izan daitekeen bezala eraikitzen du, izan ere, azken finean, jende arrunta eta normala da herrialdeen historia markatzen duena, eta umorez, ironiaz, sentsibilitatez egiten du&#8230; Afalostean irakurtzen hasten zaren nobela horietako bat eta, konturatzen zarenerako, gauerdia da. Eta gehiago nahi baduzu, Coek berak <em>Bournville <\/em>aurretik idatzitako beste hiru eleberreekin erlazioa daukala dio: <em>Expo 58<\/em>, <em>La lluvia antes de caer<\/em> eta <em>El se\u00f1or Wilder y yo<\/em>, denak Donostiako liburutegi sarean eskuragarri.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itzulpena: Javier Lacruz Anagrama, 2024 427 or. 978-84-339-2736-1 Nola ospatzen da gerra baten amaiera? Garaipen Egunean, 1945eko maiatzaren 8an, Mary-k 11 urte ditu eta Bournville-n bizi da, Cadbury txokolate fabrikaren inguruan sortutako herri batean, eta Jonathan Coek idatzitako eleberri honen izenburua. Ohi baino isiltasun handiagoa dago kalean eta gauean, su artifizialak bota eta auzokideak kirol [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":23510,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-23509","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23509","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23509"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23509\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23529,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23509\/revisions\/23529"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23510"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23509"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23509"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23509"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}