{"id":23746,"date":"2025-05-28T15:07:05","date_gmt":"2025-05-28T13:07:05","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=23746"},"modified":"2025-05-29T16:11:43","modified_gmt":"2025-05-29T14:11:43","slug":"coca-cola-bat-zurekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/coca-cola-bat-zurekin\/","title":{"rendered":"Coca-Cola bat zurekin"},"content":{"rendered":"<p>Susa, 2024<br \/>\n320 or.<br \/>\nISBN 978-84-19570-28-4<\/p>\n<p><strong>Be\u00f1at Sarasola<\/strong> idazleak <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001706492\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>Coca-Cola bat zurekin<\/em><\/a> eleberriaren inguruko solasaldian parte hartuko du <strong>ekainaren 3<\/strong>an, asteartea, arratsaldeko <strong>19:00<\/strong>etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (<strong>San Jeronimo<\/strong> kalea) <strong>I\u00f1igo Aranbarri <\/strong>idazleak gidatzen duen saioan. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegi digitalean eta liburu dendetan ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ac37aELiburutegiaPublicaWar\/libro\/44924\/coca-cola-bat-zurekin?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-19315 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus-300x174.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"174\" srcset=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus-300x174.jpg 300w, https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus.jpg 604w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Be\u00f1at Sarasola (Donostia, 1984) idazlea, literaturako kritikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea da. Literatur Teoria eta Literatur Konparatuan lizentziatua, gaztetan hasi zen idazten. Hogeitahiru urte besterik ez zituen <em>Kaxa huts bat<\/em> poema liburua kaleratu zuenean (Susa, 2007) eta bi urte ondoren <em>Alea<\/em> (Susa, 2009). Saiakeran berriz, <em>Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi<\/em> (Labayru, 2015); eleberrigintzan <em>Deklaratzekorik ez<\/em> (Susa, 2019) eta solasaldian aztertuko den <em>Coca-Cola bat zurekin<\/em> (2024). Azkenik, itzulpengitzan Philip Rothen <em>Nemesis<\/em> (Meettok, 2011) euskeratu du.<br \/>\nHainbat literatur jaialdietan parte hartu du, besteak beste, Eako Poesia Egunak, Literaturia, Gutun Zuria eta Literaktum. ETB1 kanaleko Sautrela saioan aurkezle eta zuzendari izan zen. Azkenik Munduko Poesia Kaierak bilduma zuzendu zuen 2014-2021 urteetan.<\/p>\n<p>Sarasolak liburu honetan Fran O\u2019Hara poeta estatubatuarraren ibilbideko zenbait pasarte kontatzen ditu. O\u2019Hara poeta izateaz gain New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MOMA) arte komisarioa izan zen eta 1960an Espainiako pintura eta eskultura berriaren inguruko erakusketaren prestaketa lanak egin zituen. Gertakari honen harira eleberrian garai hartako artearen eta giro politikoaren errepaso zabala egiten da. Bestalde, O\u2019Hara Vincent Warren dantzariaren bikotea da eta hari eskainitako Having a Coke with You poemak ematen dio izenburua eta hasiera liburuari:<\/p>\n<p>\u201cCoca-Cola bat zurekin hartzea<br \/>\nare dibertigarriagoa da Donostia,<br \/>\nIrun, Hendaia, Miarritze,<br \/>\nBaionara joatea baino\u201d<br \/>\nFrank O\u2019Hara<\/p>\n<p>Artea, poesia, bizitzaren gorabeherak liburuan tartekatzen dira eta idazlearen ikerketa lan sakonak pisua hartzen du. Hala ere idazketa estiloak, testuen tartekatzeak (egunerokoak, gutunak, eskuizkribuak, poemak, gogoetak, argazkiak ere daude) bizitasuna eta originaltasun ikuspuntu berezia ematen diote.<\/p>\n<p>Saio honen ondoren udako atsedenaldia izango dugu eta irailean denboraldi berriari ekingo zaio. Egitaraua eskuragarri egongo da bai Donostia Kulturako liburutegietan eta baita webgunean ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Susa, 2024 320 or. ISBN 978-84-19570-28-4 Be\u00f1at Sarasola idazleak Coca-Cola bat zurekin eleberriaren inguruko solasaldian parte hartuko du ekainaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalea) I\u00f1igo Aranbarri idazleak gidatzen duen saioan. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegi digitalean eta liburu dendetan ere.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":23749,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-23746","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23746","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23746"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23746\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23769,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23746\/revisions\/23769"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23749"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23746"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23746"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23746"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}