{"id":23785,"date":"2025-06-24T16:27:11","date_gmt":"2025-06-24T14:27:11","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=23785"},"modified":"2025-06-24T16:27:11","modified_gmt":"2025-06-24T14:27:11","slug":"hermanito","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/hermanito\/","title":{"rendered":"Hermanito"},"content":{"rendered":"<p>Susa, 2019<br \/>\n142 or.<br \/>\nISBN 978-84-17051-34-1<\/p>\n<p>\u2018<a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Search\/Results?filter%5B%5D=%2A%3A%22%2A%22&amp;filter%5B%5D=locality_code%3A%22locality_B-G0300%22&amp;lookfor=hermanito+arzallus&amp;type=AllFields&amp;lng=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hermanito<\/a>\u2019 oharkabean pasatzen zaizkigun istorio horietako bat izan liteke, albiste txarren pilaketarekin egunerokoan galtzen diren horietakoa. Entzuten diren, baina barneratzen ez diren albiste horietako bat. Baina ez da hala. Zorionez, Amets Arzallus bertsolariak Ibrahima Balde entzun zuelako 2018ko urriaren amaieran bere patuak gurutzatu zirenean eta bere historia liburu moduan iritsi zaigulako. Inor ez da berdin ateratzen liburu honetatik, Ibrahima Baldek ahotsarekin eta Amets Arzallusek eskuarekin idatzitako liburu honetatik.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ac37aELiburutegiaPublicaWar\/libro\/42669\/hermanito?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-19315 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus-300x174.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"174\" srcset=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus-300x174.jpg 300w, https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/Eliburutegia-eus.jpg 604w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Orokortasunek dena suntsitzen dute. Testuinguru justuarekin irudi gehiegi izateak anestesiatu egiten gaitu, izenburu handiek abailtzen gaituzte. Garai hauetan, zaila da istorio bati heltzea. Ia ezinezkoa da zerbaitek gu zeharkatzea. Etorkinez eta afrikarrez ma\u00edz hitz egiten entzuten dugu, eta hitz egiten dugu, baina badakigu benetan zertaz ari garen? Kontziente gara zifra eta albiste horien atzean izen-abizenak dituzten pertsonak daudela? Ahazten al dugu, agian, pertsona adina istorio daudela?<\/p>\n<p>\u201c\u00abMi\u00f1\u00e1n, \u00bfa qu\u00e9 has ido a Libia? \u00bb, le pregunt\u00e9. En el idioma popular, la palabra mi\u00f1\u00e1n significa hermana peque\u00f1a o hermano peque\u00f1o. Hermanito. Me dijo que quer\u00eda llegar a Europa. (\u2026) El cr\u00e9dito del tel\u00e9fono se iba a agotar y le pregunt\u00e9 d\u00f3nde estaba. Me dijo que en Sabratha, en el gran campo de refugiados de Baba Hassan, esperando una ocasi\u00f3n para cruzar el mar. \u00abTen mucho cuidado, mi\u00f1\u00e1n\u00bb, le dije. Me contest\u00f3 que s\u00ed, que tendr\u00eda cuidado, que me lo promet\u00eda.<br \/>\nA los tres o cuatro d\u00edas sal\u00ed a buscarlo, en un minib\u00fas que iba de Conakri a Siguiri. Eran las diez cero cero.\u201d<\/p>\n<p>Horrela abiatu zen Ibrahima Balderen odisea. Ez zen inolako amets edo bizitza hobeago baten bila irten. Etxetik alde egin zuen bere anaia txikia aurkitzeko, munduan gehien maite zuen pertsona. Istorioa bere oso gordina da, Ibrahimak basamortuak, mugak eta itsasoak zeharkatu behar izan ditu, baina kontatzeko modua desberdina da. Horixe da liburu honen baliorik handiena. Amets Arzallusek ariketa ederra eta eskuzabala egin du Ibrahimaren begirada inozo eta zauritua atzemateko. Batzuetan, kontakizunaren gordintasunarekin ere, Ibrahimaren hitzak poetikoak dira. Istorio aberasgarria izateaz gain, oso ederra da.<\/p>\n<p>Epilogoan, Amets Arzallusek kontatzen duenez: \u201cconduc\u00eda con aquella voz, con los fragmentos de su vida, dando vueltas en mi cabeza, y con una preocupaci\u00f3n: de qu\u00e9 forma escribirlo. C\u00f3mo escribir una herida sin rasgar el pudor y la intimidad de quien la sufre. C\u00f3mo escribir con respeto, sin exhibirme en acrobacias con el dolor ajeno\u201d. Lortu zuen. Ibrahimaren jatorri, balentria eta zaurien berri ematen dun kontakizuna lortu zuen. Munduari buelta ematen ari den kontakizuna lortu zuen. Entzuten eta barneratzen ari garen kontakizuna lortu zuen. Zeharkatzen gaituen kontakizuna lortu zuen.<\/p>\n<p>Honela dio Ibrahimak: \u201cnire anaiaren ondoan eseri ohi nintzen, eta hitz egiten nion, orain zuri hitz egiten dizudan bezela. Ahoarekin eta begiekin hitz egiten nion. Horrela hitzak ez dira erortzen\u201d. Datorren asteartean, ikasturteko azken literatura solasaldian luze eta zabal hitz egingo dugu erori ez diren hitz hauetaz guztietaz. Ordurarte!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Susa, 2019 142 or. ISBN 978-84-17051-34-1 \u2018Hermanito\u2019 oharkabean pasatzen zaizkigun istorio horietako bat izan liteke, albiste txarren pilaketarekin egunerokoan galtzen diren horietakoa. Entzuten diren, baina barneratzen ez diren albiste horietako bat. Baina ez da hala. Zorionez, Amets Arzallus bertsolariak Ibrahima Balde entzun zuelako 2018ko urriaren amaieran bere patuak gurutzatu zirenean eta bere historia liburu moduan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":23787,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-23785","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23785","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23785"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23785\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23800,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23785\/revisions\/23800"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23787"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23785"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23785"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23785"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}