{"id":23860,"date":"2025-09-22T15:13:07","date_gmt":"2025-09-22T13:13:07","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=23860"},"modified":"2025-09-22T15:13:07","modified_gmt":"2025-09-22T13:13:07","slug":"hamnet","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/hamnet\/","title":{"rendered":"Hamnet"},"content":{"rendered":"<p><strong>Irailak 30-<\/strong>ean, Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian, <strong>Maggie O\u00b4Farrell<\/strong> idazlearen <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Search\/Results?sort=relevance&amp;join=AND&amp;lookfor0%5B%5D=hamnet&amp;type0%5B%5D=Title&amp;bool0%5B%5D=AND&amp;filter%5B%5D=%7Elanguage%3A%22Spanish%22&amp;filter%5B%5D=%7Eformat%3A%22Book%22&amp;daterange%5B%5D=publishDate&amp;publishDatefrom=&amp;publishDateto=&amp;filter%5B%5D=*%3A%22*%22&amp;filter%5B%5D=locality_code%3A%22locality_B-G0300%22&amp;lng=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hamnet<\/a> eleberriari buruz hitz egingo dugu.<\/p>\n<p>Hamnet, 11 urterekin hil zen William Shakespeare-ren semearen izena da. Eta hau, haren heriotzari eta haren familiarengan, bereziki gurasoengan, izan zuen eraginari buruzko nobela da. Laburpen faltsu samarra da hau, sinpleegia, <strong>Maggie O\u00b4Farrell<\/strong>-en eleberria hori baino askoz gehiago baita. Itzaletatik hainbat gai sortzen dira orrialdez orrialde: dolua, amatasuna, mina, anbizioa, edertasuna, artea, gaixotasuna, herria, familia loturak, maitasuna (bere gorabeherekin), hiria, natura eta bere botere majikoa.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ac37aELiburutegiaPublicaWar\/buscar?termino=hamnet&amp;locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-21250 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-2-300x125.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"125\" srcset=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-2-300x125.jpg 300w, https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-2.jpg 302w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>\u00abEn la d\u00e9cada de 1580, una pareja que viv\u00eda en Henley Street, (Stratford), tuvo tres hijos: Susanna y Hamnet y Judith, que eran gemelos. Hament, el ni\u00f1o, muri\u00f3 en 1596 a los once a\u00f1os. Cuatro a\u00f1os m\u00e1s tarde su padre escribi\u00f3 una obra de teatro titulada \u2018Hamlet\u2019\u00bb<\/p>\n<p>Erreferentzia historiko honekin abiatzen da Maggie O\u00b4Farrell-en eleberria. Izan ere, datu gutxi daude William Shakeskeareren bizitza pertsonalari buruz eta askoz gutxiago bere familiari buruz, noski. Jakina da Anne Hathaway-rekin ezkondu zela eta hiru seme-alaba izan zituztela: Susanna, eta Judith eta Hamnet, bikiak. 1596an, Stratforden, garaiko dokumentu ofizialetan arrazoiak azaltzen ez direla, hamaika urteko mutila, Hamnet, hil egin zen. Ikerketa asko idatzi dira, baita fikzioak ere, Literaturaren Historiako autore garrantzitsuenetako baten hutsune biografiko honi buruz, baina egia osoa ez dakigu. Maggie O\u00b4Farrell-ek Shakespeareren semearen heriotzaren datua institutuan, 16 urte zituenean, deskubritu zuen. Bere buruan gorde zuen, orainarte: Hamnet izeneko eleberri honekin hutsune historiko hori betetzen saiatu den arte. Baina, egia jakin gabe, zergatik sinistu Hamlet benetan Hamnet-i egindako omenaldia dela? Dirudienez, XVI.mendean Hamnet eta Hamlet izen bereko bi forma trukagarri ziren, eta horrek ere inspiratu du idazlearen fikzioa.<\/p>\n<p>Baina, berez, nobelaren izenburua engainagarria da: Agnes, Hamnet-en ama eta Shakespeareren emaztea, benetako protagonista da. Eta hemen ere izen jokoa dago. Badakigu Anne izena zuela, baina bere aitak Agnes deitu zion testamentuan eta Maggie O\u00b4Farrell-ek izen hori nahiago izan zuen bere istorioaren protagonistarentzat. Idazlearen beste aukera bat William izena ez aipatzea da. Horrela, Hamnet eleberri historikoetatik eta William Shakespeareren mailako pertsonai handi eta mitologikoen bizitzak berreraikitzeko saiakeretatik urruntzen da. Istorioa benetako gertakari eta lekuetan inspiratuta dago, bai, baina fizkioa da.<\/p>\n<p>Bi plano narratibotan eraikitzen da Hamnet. Alde batetik, Hamnet-en gaixotasuna deskubritzen ari garen oraina dago, eta bestetik, bere aitaren eta amaren arteko erromantzea, familia arazoak eta Agnes-en hazkuntza edo eboluzioa. Gehien gustatzen zaidana hau da: nola historikoa dirudi, Shakespeare-ren eta bere familiaren bizitza talentu handiz berreraikitzen du, magistrala da, erabat eiantzekoa, baina aldi berean badago zapore abstraktu bat, guztia asmakizuna bat dela gogoratzen digun zerbait. Uste dut horrek egiten duela hain interesgarri Maggie O\u00b4Farrell-en nobelak: beti ustekabekoenaren alde apustu egiteko gaitasuna da, begirada beste alde batera bideratzen du beti.<\/p>\n<p>Maggie O\u00b4Farrell Ipar Irlandan jaio zen eta Gales eta Eskozia artean hazi zen. Hasieratik idatzi du fikzioa eta baita ez-fizkioa ere, baina beti loturak eta galerak ardatz hartuta. Honako eleberri hauek argitaratu ditu: After You\u2019d Gone,\u00a0My Lover\u2019s Lover,\u00a0La distancia que nos separa\u00a0(Somerset Maugham saria irabazi zuena),\u00a0La extra\u00f1a desaparici\u00f3n de Esme Lennox\u00a0,\u00a0La primera mano que sostuvo la m\u00eda\u00a0(Costa eleberri saria irabazi duena),\u00a0Instrucciones para una ola de calor,\u00a0Tiene que ser aqu\u00ed, nazioarteko\u00a0bestsellerrak\u00a0Hamnet\u00a0(Women\u2019s Prize for Fiction y el National Book Critics Circle Award sariak irabazi dituena) eta\u00a0El retrato de casada eta Sigo aqu\u00ed, memoria liburua.<\/p>\n<p>Hamnet nobela ederra eta sakona da, delikatua baina baita oso zuzena eta ikaragarria ere. Espero dut nik adina gozatu izana. <strong>Irailaren 30-<\/strong>ean ikusiko dugu elkar, arratsaldeko <strong>19:00<\/strong>etan, Maggie O\u00b4Farrell-en istorio zoragarri honen xehetasun guztiak komentatzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irailak 30-ean, Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian, Maggie O\u00b4Farrell idazlearen Hamnet eleberriari buruz hitz egingo dugu. Hamnet, 11 urterekin hil zen William Shakespeare-ren semearen izena da. Eta hau, haren heriotzari eta haren familiarengan, bereziki gurasoengan, izan zuen eraginari buruzko nobela da. Laburpen faltsu samarra da hau, sinpleegia, Maggie O\u00b4Farrell-en eleberria hori baino askoz gehiago baita. Itzaletatik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":23865,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-23860","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23860","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23860"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23860\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23878,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23860\/revisions\/23878"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23865"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23860"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23860"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23860"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}