{"id":24196,"date":"2026-01-09T16:42:38","date_gmt":"2026-01-09T15:42:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=24196"},"modified":"2026-01-09T16:42:38","modified_gmt":"2026-01-09T15:42:38","slug":"bortxaketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/bortxaketa\/","title":{"rendered":"Bortxaketa"},"content":{"rendered":"<p>Itzultzailea: Xabier Olarra<br \/>\nIgela, 2023<br \/>\n195 or.<br \/>\nISBN 978-84-1268-494-0<\/p>\n<p><strong>Joyce Carol Oates<\/strong> idazlearen\u00a0<a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001688342\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Bortxaketa: amodiozko istorio bat<\/a> eleberria izango da mintzagai <strong>urtarrilaren 13<\/strong>an, <strong>asteartea<\/strong>, arratsaldeko\u00a0<strong>19:00<\/strong>etan\u00a0<strong>I\u00f1igo Aranbarri<\/strong>\u00a0gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (<strong>San Jeronimo<\/strong> kalean) egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan eta baita liburu-dendetan ere.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Joyce Carol Oates (Lockport, New York, 1938) idazle estatubatuar handienetako bat da, ehun liburu baino gehiago argitaratu eta sari ugari eskuratu ditu. Ia genero guztiak landu ditu: eleberria, ipuinak, poesia, antzerkia eta saiakera. Eleberrien artean ezagunenetako bat dugu Bortxaketa: amodiozko istorio bat, Xabier Olarrak itzulia eta oraingoz euskeratua izan den bakarra.<\/p>\n<p>Xabier Olarra (Tolosa, 1953) euskal idazle eta itzultzaile ezagunenetakoa da. Hiru aldiz irabazi du itzulpengintzako. Euskadi saria eta 2025ean espainiar Estatuak banatzen duen Itzultzaile Baten Lanari Sari Nazionala jaso zuen. Besteak beste, Faulkner, Chandler, Hammett, Capote, Ford, Thompson, James M.Cain, Jean-Paul Sartre edo James Joyce idazleen lanak euskaratu ditu. 2023an Oatesen Bortxaketa kaleratu zuen, beste idazle batzuekin batera Iru\u00f1ean sortu zuten Igela argitaletxean.<\/p>\n<p>Liburuaren izenburua nahiko adierazgarria eta zuzena bada ere Oaetesen idazkera errealismo handikoa da eta bereziki zuzena bortxaketaren ikuspegi ezberdinak azaltzen, bai biktimaren aldetik eta baita erasotzaileen aldetik ere. Azken finean zoritxarreko gertaera honek gizarte osoan izango duen eragina irudikatzen digu. Teena Maguire eta Bethie, ama alabak, uztailaren 4ko jaia ospatu dute eta gauerdian etxerako bidean Rocky Point Parkea zeharkatzen ari direnean gazte talde batek eraso egin eta ama bortxatuko dute. Hamabi urteko alabak gordeleku bat aurkituko du eta oldarraldiaren lekuko zuzena izango da. Oatesek gertaera osoaren kronika zehatza egin eta puzzle korapilatsu honen pieza guztiak bat etortzea lortzen du.<\/p>\n<p>Hona hemen liburuaren lehenengo paragrafoa:<\/p>\n<p>\u201cTaldean bortxatu, ostikatu eta egurtu, eta hilzorian utzi zuten Rocky Point Parkeko txalupategi zikinean. Bost morroi mozkorrek, agian sei edo zazpik, herrestan eraman zuten txalupategira hamabi urteko alabarekin batera etengabe oihuka aritu zitzaien bitartean: Utzi joaten. Ez min egin. Ez min egin, mesedez!. Morroi haiek zakur talde batek bezala jazarri, eta, orkatila bihurritu eta takoi altuko bi sandaliak galarazita, mendean hartu zuten harrapakina aintzira ondoko bidean. Barre egin zieten alaba bakean uzteko erreguei. Kristok daki zer zuen buruan emakumeak erabaki zuenean bide luzeagoa hartu beharrean Rocky Point Park gurutzatzea etxera joateko, han bizi baitzen alokairuan bere alabarekin\u201d 11. orld.<\/p>\n<p>Oatesen liburuaren hurrengo saioan, <strong>otsailaren 3<\/strong>an, <strong>Harkaitz Cano<\/strong>k zuzenean parte hartuko du kaleratu berri duen <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Search\/Results?sort=relevance&amp;join=AND&amp;lookfor0%5B%5D=silueta&amp;type0%5B%5D=Title&amp;lookfor0%5B%5D=cano&amp;type0%5B%5D=Author&amp;lookfor0%5B%5D=&amp;type0%5B%5D=AllFields&amp;bool0%5B%5D=AND&amp;daterange%5B%5D=publishDate&amp;publishDatefrom=&amp;publishDateto=&amp;filter%5B%5D=*%3A%22*%22&amp;efilm=%7Einstitution%3A%22eFilm%22&amp;?filter%5B%5D=territory_code%3A%22territory_GIPU%22&amp;filter%5B%5D=locality_code%3A%22locality_B-G0300%22&amp;lng=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Silueta<\/a> eleberriaren solasaldian.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itzultzailea: Xabier Olarra Igela, 2023 195 or. ISBN 978-84-1268-494-0 Joyce Carol Oates idazlearen\u00a0Bortxaketa: amodiozko istorio bat eleberria izango da mintzagai urtarrilaren 13an, asteartea, arratsaldeko\u00a019:00etan\u00a0I\u00f1igo Aranbarri\u00a0gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan eta baita liburu-dendetan ere.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":24199,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-24196","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24196","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24196"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24196\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24206,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24196\/revisions\/24206"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24199"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24196"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24196"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24196"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}