{"id":24225,"date":"2026-01-26T11:34:47","date_gmt":"2026-01-26T10:34:47","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=24225"},"modified":"2026-01-26T11:34:47","modified_gmt":"2026-01-26T10:34:47","slug":"silueta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/silueta\/","title":{"rendered":"Silueta"},"content":{"rendered":"<p>Susa, 2025<br \/>\n152 orrialde<br \/>\nISBN 978-84-19570-50-5<\/p>\n<p>Harkaitz Canok berriki argitaratu duen <a href=\"https:\/\/www.liburubila.euskadi.eus\/Record\/000001738815\/?loc=locality_B-G0300&amp;lng=eu#holdings\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Silueta<\/a> eleberriaren elkarrizketa-solasaldian parte hartuko du <strong>otsailaren 3<\/strong>an, asteartea, <strong>arratsaldeko\u00a019:00<\/strong>etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (<strong>San Jeronimo<\/strong>\u00a0kalea)\u00a0<strong>I\u00f1igo Aranbarri<\/strong>\u00a0idazleak gidatzen duen saioan. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegi digitalean eta liburu dendetan ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ac37aELiburutegiaPublicaWar\/libro\/47993\/silueta?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-21254 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-1-300x107.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"107\" srcset=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-1-300x107.jpg 300w, https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-1.jpg 369w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Harkaitz Cano (Lasarte-Oria, 1975) errekonozimendu handiko idazlea da, gaztetan Lubaki Bandaren partaide izan zen (1993) eta ordutik etengabe ari da idazten bai ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere. Besteak beste Silueta (2025), Fakirraren ahotsa (2018) Twist (2011) eta Belarraren ahoa\u00a0(2004) eleberriak, Beti oporretan\u00a0(2015) eta Neguko zirkua\u00a0(2005) ipuin bildumak, Ulu egiteko bolondres bila\u00a0(2023), Pozaren erdia\u00a0(2022) eta\u00a0Norbait dabil sute-eskaileran\u00a0(2001),\u00a0poesia liburuak eta Piano gainean gosaltzen (2000) New Yorkeko kronikak. Telebista eta komiki gidoilari gisa aritua, zinema eskolak eman izan ditu EQZEn eta Chicagoko Unibertsitatean. Antzezlanetarako gidoiak ere idatzi ditu eta aipagarria da Ximun Fuchsek zuzendutako Hondamendia. Itzulpengintzari dagokionez, Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Allen Ginsberg eta Raymond Carver euskaratzeaz gain, bera arduratu izan da eskuarki bere lanetako zenbait gaztelaniaz jartzeaz eta dozena bat hizkuntzatan irakur daitezke bere liburuak.<\/p>\n<p>Azkenik, lau aldiz lortu du Euskadi Saria eta beste horrenbestetan Espainiako Kritikarena.<\/p>\n<p>Silueta liburuak existitzen ez den liburu bati egindako hogeita hamaika kritika eta iruzkin biltzen ditu. Iritzi sorta zabal eta ikuspuntu diferenteak. Zenbait kritikarirentzat gatazka izango da eleberriaren gai nagusia, beste batzuk berriz, gai guztiz ezberdinak nabarmenduko dituzte. Canok literatura-sorkuntzaren kateko eragileen inplikazioak argitu nahiko ditu:<\/p>\n<p>\u201cSarritan gertatu izan da kritikaria aldi berean idazle izatea eta kritikatzen duen idazlearen argitaletxe bereko kide, edo editore ohi, zer dakit bada nik, edo gai bera jorratu duen arerio zuzen edo ikastetxeko pupitrekide\u2026 Kategoria horiek, gainera, ez dira elkar-ukatzaileak, litekeena delako pertsona bakarrak bat baino gehiago betetzea. Gauza horiek jakitea komeni delakoan nago (\u2026)\u201d 131-132 orld.<\/p>\n<p>Silueta liburuaren hurrengo saioa, <strong>martxoaren 3<\/strong>a, <strong>Hasier Larretxea<\/strong>ren <strong>Guztia urruntzea da<\/strong>, poesia liburuaren inguruan izango da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Susa, 2025 152 orrialde ISBN 978-84-19570-50-5 Harkaitz Canok berriki argitaratu duen Silueta eleberriaren elkarrizketa-solasaldian parte hartuko du otsailaren 3an, asteartea, arratsaldeko\u00a019:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo\u00a0kalea)\u00a0I\u00f1igo Aranbarri\u00a0idazleak gidatzen duen saioan. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegi digitalean eta liburu dendetan ere.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":24227,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-24225","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24225","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24225"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24225\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24231,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24225\/revisions\/24231"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24227"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24225"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24225"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24225"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}