{"id":24514,"date":"2026-05-29T19:22:55","date_gmt":"2026-05-29T17:22:55","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=24514"},"modified":"2026-08-07T09:29:02","modified_gmt":"2026-08-07T07:29:02","slug":"los-dias-y-los-libros","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/los-dias-y-los-libros\/","title":{"rendered":"Los d\u00edas y los libros"},"content":{"rendered":"<p>KALANDRAKA<\/p>\n<p>186 or.<\/p>\n<p>ISBN 978-84-1343-327-1<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00ab[&#8230;] Irakurketa amaitu nuenean, lagun batek galdetu zidan ea ados nengoen egileak defendatzen zuen tesiarekin. Nahiz eta eleberria une batzuk lehenago irakurri berri nuen paragrafoan azaltzen zen tesiaren defentsa izan, ordura arte ez nuen barneratua liburuetatik ondorioak atera behar zirenik. Egileak biziarazten zidana bizi nuen; neure burua ezabatzen nuen kontakizunaren intentsitatearekin. Hori nahikoa zen [&#8230;]\u00bb<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Daniel Goldin Halfon editore, liburuzain eta saiakeragile mexikarra da (Mexiko Hiria, 1958), eta ibilbide luzea egin du literatura eta irakurzaletasuna sustatzen. Hizkuntza eta Literatura Hispanikoan trebatu zen UNAMen, eta hainbat urtez Kultura Ekonomikoaren Funtsean lan egin zuen. Bertan, haur eta gazteentzako bildumen ardura izan zuen, eta irakurzaletasuna sustatzeko funtsezko proiektuak abiarazi zituen, hala nola <em>A la orilla del viento<\/em>. Halaber, haur literaturari eskainitako argitalpen-zigiluak zuzendu ditu eta irakurketa-politikei buruzko ekimen nazionaletan parte hartu du. 2013 eta 2019 artean Vasconcelos Liburutegiko zuzendaria izan zen, Mexikoko kultur gune garrantzitsuenetako bat, eta bertan liburutegia topagune, parte-hartze eta esperientzia kolektiborako gune izateko ideia bultzatu zuen.<\/p>\n<p><em>Los d\u00edas y los libros<\/em> liburua saiakera-multzo bat da, eta egileak eskolaz haraindiko irakurketari buruz hausnartzen du. Goldinentzat, irakurtzea ez da testuak ulertzea bakarrik, bertan bizitzea da helburua: haiei eragiten uztea, munduari begiratzeko beste ahots eta modu batzuetara irekitzea. Liburuak &#8220;irakurketaren abegikortasunaren&#8221; ideia azpimarratzen du, hau da, liburuek irakurlea hartzeko eta, aldi berean, ezezagunarekiko elkarrizketaren bidez hura eraldatzeko duten gaitasuna.<\/p>\n<p>Interesgarria da Goldinek haur literaturarekin duen harremana, kontuan izanik bere ibilbide profesionalean esparru honetan aritu dela etengabe, irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak dira horren erakusle. Saiakera honen hirugarren atalean, <em>La invenci\u00f3n del ni\u00f1o: digresiones en torno a la historia de la literatura infantil y la historia de la infancia<\/em>, hala aitatzen du: <em>[&#8230;] Gure garaian haurrentzako literaturak itxaropen bat adierazten badu, beste kultur sorkuntzek ez bezala, elkar asmatuko gaituen heldu-haur harremanaren birplanteamendua bultzatzen duelako da [&#8230;]<\/em><\/p>\n<p>Halako planteamendu andanarekin datorkigu Goldin liburuan zehar. Liburu mardula da, ideia eta erreferentzia teorikoz betea, baina autoreak gaiaren gaurkotasunaz eta irakurlean sortzen dituen haurtzaroko oroitzapenez baliatuta ipuinen eta istorioen gogoeta amaigabera gerturatuko gaitu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>KALANDRAKA 186 or. ISBN 978-84-1343-327-1 &nbsp; \u00ab[&#8230;] Irakurketa amaitu nuenean, lagun batek galdetu zidan ea ados nengoen egileak defendatzen zuen tesiarekin. Nahiz eta eleberria une batzuk lehenago irakurri berri nuen paragrafoan azaltzen zen tesiaren defentsa izan, ordura arte ez nuen barneratua liburuetatik ondorioak atera behar zirenik. Egileak biziarazten zidana bizi nuen; neure burua ezabatzen nuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":15,"featured_media":24535,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[46],"tags":[],"class_list":["post-24514","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-haur-liburuaren-dokumentaziogunea-eu"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24514","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/15"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24514"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24514\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24592,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24514\/revisions\/24592"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24535"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24514"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24514"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24514"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}