{"id":24778,"date":"2026-10-26T16:04:54","date_gmt":"2026-10-26T15:04:54","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=24778"},"modified":"2026-10-26T16:04:54","modified_gmt":"2026-10-26T15:04:54","slug":"ahanzturaren-aingerua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/ahanzturaren-aingerua\/","title":{"rendered":"Ahanzturaren aingerua"},"content":{"rendered":"<p>Itzultzailea: Idoia Santamaria Urkaregi<br \/>\nPamiela, 2025<br \/>\n246 orrialde<\/p>\n<p><strong>Maja Haderlap<\/strong> idazlearen <a href=\"http:\/\/www.katalogoak.euskadi.eus\/cgi-bin_q81a\/abnetclop?SUBC=GIP\/G0300&amp;TITN=1734401\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ahanzturaren aingerua<\/a> eleberria izango da mintzagai<br \/>\nazaroaren 3an, asteartea, <strong>arratsaldeko 19:00<\/strong>etan <strong>I\u00f1igo Aranbarri<\/strong> gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko <strong>Mandasko Dukea aretoa<\/strong>n egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegia plataforma digitalean eta liburu-dendetan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/ac37aELiburutegiaPublicaWar\/libro\/49310\/ahanzturaren-aingerua?locale=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-21253 aligncenter\" src=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-300x107.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"107\" srcset=\"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz-300x107.jpg 300w, https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-content\/uploads\/2023\/10\/Eliburutegia-euskaraz.jpg 369w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Maja Haderlap (Eisenkappel-Vellach, Karintia, 1961) eslovenieraz eta alemanez idazten duen austriar idazlea, gaur egungo Europako idazle handienetakoa da. Dramaturgia eta germanistika ikasketak egin zituen Vienako Unibertsitatean, eta Klagenfurteko Unibertsitateko Literatura Konparatuko Institutuan irakatsi zuen. Hiri horretan, udal antzerkiaren zuzendaria izan zen (1992-2007) eta saiakera bat idatzi zuen esperientziaren inguruan.<\/p>\n<p>2011an Engel des Vergessens (euskaraz Ahanzturaren aingerua), nobela entzutetsua idatzi zuen. Austria hegoaldeko Karintiako esloveniar gutxiengoko neskato baten bizitza kontatzen du, Bigarren Mundu Gerrak eta nazien jazarpenak zigortutako familia baten bizitza. Gerra aspaldi amaitu bazen ere, bizirik dirauten zauriak geratu dira familian, isiltasunaren, beldurraren eta sufrimenduaren bidez belaunaldiz belaunaldi transmititzen direnak. Beste gai nagusietako bat hizkuntza-identitatea da. Protagonista bi hizkuntzaren artean bizi da: esloveniera, etxeko eta emozioen hizkuntza; eta alemana, eskolakoa, administrazioarena eta bizitza publikoarena. Oro har, Ahanzturaren aingerua memoria historikoari buruzko eleberri sakona da.<\/p>\n<p>Argitaratua izan zen urteko Ingeborg Bachmann Saria jaso zuen, alemanez idatzitako literaturako sari entzutetsuenetako bat. Hainbat hizkuntzatara itzuli da eta euskarazko itzulpena Idoia Santamaria Urkaregik egin du.<\/p>\n<p>Idoia Santamaria Urkaregi (Donostia, 1962) itzultzailea eta zuzentzailea da. Zenbait literatura-lan ditu itzuliak. Besteak beste, E.M. Fosterren Aingeruak nekez ausartzen diren tokian (1992), Friedrich D\u00fcrrenmatten Epailea eta haren borreroa (2018) eta Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin-liburua (2019). Azken honekin euskarazko itzulpen saria jaso zuen 2020ko Euskadi Literatura Sarietan.<\/p>\n<p>Liburuaren hasiera:<br \/>\n\u201cKeinu batez, berari jarraitzeko agindu dit amonak.<br \/>\nKetze-sutegia zeharkatu, eta jaki-tokian sartu gara. Sabaian itsatsitako ke zaharrak erretxina beltz koipetsua dirudi. Haragi ketuaren eta ogi labetik atera berriaren usaina inguruan. Lurrun garratz bat airean, txerrientzako janari-hondarrez betetako pertzetatik goratzen dena. Buztinezkoa da zorua, baina hain distiratsua atzera-aurrera usueneko tarteetan, txartatua baitirudi.\u201d 7. orld.<\/p>\n<p>Hurrengo solasaldian, <strong>abenduaren 1<\/strong>ean, <strong>Edorta Jimenez<\/strong>en Aizkorak eta gutunak eleberria aztertuko da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itzultzailea: Idoia Santamaria Urkaregi Pamiela, 2025 246 orrialde Maja Haderlap idazlearen Ahanzturaren aingerua eleberria izango da mintzagai azaroaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan I\u00f1igo Aranbarri gidatzailearekin Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukea aretoan egingo den solasaldian. Liburua eskuragarri dago liburutegietan, eLiburutegia plataforma digitalean eta liburu-dendetan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":24781,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[50],"tags":[],"class_list":["post-24778","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-eleberria"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24778","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24778"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24778\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24789,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24778\/revisions\/24789"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24781"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24778"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24778"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24778"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}