{"id":24792,"date":"2026-11-05T18:52:18","date_gmt":"2026-11-05T17:52:18","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/?p=24792"},"modified":"2026-11-05T18:52:18","modified_gmt":"2026-11-05T17:52:18","slug":"liburu-artean-ibiltzea-irakurketa-literarioa-eskolan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/liburu-artean-ibiltzea-irakurketa-literarioa-eskolan\/","title":{"rendered":"Liburu artean ibiltzea : irakurketa literarioa eskolan"},"content":{"rendered":"<p>Universidad del Pa\u00eds Vasco \/ Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, 2025<\/p>\n<p>202 or.<\/p>\n<p>ISBN 978-84-9082-992-9<\/p>\n<p>Liburuen artean ibiltzea istorioekin topo egitea da, geldialdiak egitea, atzera begiratzea, bide berriak aurkitzea eta ibilbidea beste batzuekin partekatzea. Izenburuak berak iradokitzen du liburuaren norabidea. Literatura-hezkuntza ez da hitzak deskodetzera edo testu bat ulertu dugula frogatzera mugatzen. Interpretatzen ikastea ere bada, testuen arteko loturak egitea, galderak planteatzea eta literaturan mundua eta gure esperientzia ulertzeko beste modu batzuk aurkitzea.<\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p data-pm-slice=\"1 1 []\">Teresa Colomer haur eta gazte literaturan eta literatura-hezkuntzan aditu ezagunenetako bat da. Filologia Hispanikoan eta Katalanean lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin du bere ibilbide akademikoaren zati handi bat, Literaturaren Didaktikako katedradun gisa. 1999an GRETEL ikerketa-taldea sortu zuen, haur eta gazte literaturaren, irakurketaren eta eskola-esparruko literatura-hezkuntzaren arteko harremanak ikertzeko. Bere lanen artean daude, besteak beste, <em>La formaci\u00f3n del lector literario<\/em> eta <em>Introducci\u00f3n a la literatura infantil y juvenil actual<\/em>. Bere ibilbide osoan zehar, haur eta gazteak literaturara hurbiltzeko moduei eta irakurleak hezteko prozesuei buruzko gogoeta egin du.<\/p>\n<p>Ibilbide horretatik abiatuta, Colomerrek funtsezko galdera bat planteatzen du <em>Liburu artean ibiltzea. Irakurketa literarioa eskolan<\/em> liburuan: nola lagundu diezaiekegu haurrei irakurketa eskolako trebetasun hutsa baino zerbait gehiago izan dadin?<\/p>\n<p>Colomerrek hiru elementuren inguruan antolatzen du bere gogoeta: eskola, irakurleak eta liburuak. Ez dira elkarrengandik bereizita dauden errealitateak, elkarri eragiten dioten osagaiak baizik. Liburuek irakurtzeko aukerak eskaintzen dituzte; irakurleek beren bizipenak eta ezagutzak ekartzen dituzte irakurketara; eta eskolak topaketa hori esanguratsua izan dadin behar diren baldintzak sor ditzake. Baina nola eraman hori guztia praktikara? Nola antolatu irakurketaren inguruko jarduerak, haurrek literaturarekin harreman esanguratsua eraiki dezaten? Egileak irakurketa indibidualari, irakurketa partekatuari, irakurketa beste jakintza-arloetara zabaltzeari eta irakasleak testuen interpretazioan duen bitartekaritza-lanari erreparatzen die. Horrela, irakurzaletasuna sustatzeko jarduera puntualetatik harago begiratzera gonbidatzen gaitu, eta benetan zer-nolako esperientzia literarioak eskaintzen ari garen galdetzera.<\/p>\n<p>Irakurzaletasuna sustatzea ez baita haurrei liburuak eskura jartzea bakarrik, hori ere ezinbestekoa den arren. Denbora, jarraitutasuna, askotariko liburuak eta irakurritakoari buruz hitz egiteko aukerak behar dira. Horrez gain, irakurketan laguntzen duten helduak behar dira: esanahiak goizegi itxi gabe laguntzen dutenak, interpretazioan bidea erakusten dutenak.<\/p>\n<p>Liburua, bereziki, eskolan eta irakurleen prestakuntzan lan egiten dutenei zuzenduta dago, baina haren gogoetek badute lekua liburutegietan, familietan eta irakurketarekiko loturak eraikitzen diren beste espazio batzuetan ere. Oinarri teorikoa eta orientabide praktikoak uztartzen ditu, irakurle-ibilbideak diseinatzen laguntzeko eta liburuen, irakurleen eta haien bidelagun direnen arteko harremana lantzeko. Haurrek eta gazteek gehiago irakur dezaten hainbeste hitz egiten dugun garai honetan, <em>Liburu artean ibiltzea<\/em> liburuak galdera beste modu batera planteatzeko aukera ematen digu: zenbat irakurtzen duten ez ezik, zer irakurtzen duten, nola irakurtzen duten, norekin parteka dezaketen eta literaturak eskain diezazkiekeen aukerak ezagutzeko zer baldintza dituzten ere axola du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Universidad del Pa\u00eds Vasco \/ Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, 2025 202 or. ISBN 978-84-9082-992-9 Liburuen artean ibiltzea istorioekin topo egitea da, geldialdiak egitea, atzera begiratzea, bide berriak aurkitzea eta ibilbidea beste batzuekin partekatzea. Izenburuak berak iradokitzen du liburuaren norabidea. Literatura-hezkuntza ez da hitzak deskodetzera edo testu bat ulertu dugula frogatzera mugatzen. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":17,"featured_media":24793,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[46],"tags":[79,80,81],"class_list":["post-24792","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-haur-liburuaren-dokumentaziogunea-eu","tag-haur-eta-gazte-literatura","tag-irakurketa","tag-haurrak-liburuak-eta-irakurketa"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24792","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/17"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24792"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24792\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24800,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24792\/revisions\/24800"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24793"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24792"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24792"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.donostiakultura.eus\/liburu-dantza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24792"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}