31

Urr / 2011

Liburu elektronikoen irakurgailu berria gure liburutegietan

Autorea: Liburu dantza

Urriaren 24an ospatzen zen Liburutegiaren Egunerako, Donostia Kulturako Udal Liburutegien Sareak 21 liburu elektronikoen irakurgailu erosi zituen mailegu zerbitzuetako erabiltzaileen esku jartzeko. Azaroaren lehenengo astean egongo dira gure liburutegietan. Alderdi Ederreko liburutegi Nagusian hiru, eta binaka beste liburutegi hauetan Altzako Casares-Tomasenen, Amarako Ernest Lluch-en, Intxaurrondo Berrin, Egian, Loiolan, Antiguako Lugaritze-en eta Groseko Okendon.  Anima zaitez eta eraman bat probatzeko.

Oraingoan erosi diren 21 unitateak Samsung e-reader E65 modelokoak dira. Tinta digital izeneko teknologia dute, paperaren antzekoa eta hainbat funtzio eskaintzen dituzte, hala nola, letra aldaketa, harigabeko Internet konexioa eta Emolink funtzioa, hau da, beste irakurgailuekin konektatzeko aukera. Horretaz gain, argi arkatz eta teklatu integratuari esker ertzetan oharrak egiteko aukera ematen dute. Azkenik aparailu hauekin agenda sortu eta musika entzun daiteke.

Edukiei dagokionez, egile eskubiderik gabeko euskarazko izenburu berriak eskaintzen dira, armiarma web horritik dekargatu ditugu eta beste batzuk berriak dira, hauen artean Ahaztuen mendekua /Alberto Ladrón de Arana, Aulki Jokoa /Uxue Alberdi, Bilbao-New YorkBilbao /Kirmen Uribe, Fatum/Jon Arretxe, Gloria Mundi /Fernando Morillo, Habitat /Katixa Agirre etab. Erderaz aipatu behar ditut Steve Jobs : la biografía / Walter Isaacson, Sé lo que estás pensando/ John Verdon etab.  Zerrenda osoa liburutegietan.

Bestalde azken urte eta erdian, Donostia Kulturako liburutegietan liburu elektronikoen irakurgailuak maileguan eskaini dira. 2010ean guztira 515 mailegu egin dira eta 2011n orain arte, berriz 485. Guztira 30 liburu elektronikoen irakurgailu daude: 2 Papyre, 17 Cybook eta 11 Irex Iliad etxekoak.

E-reader edo liburu elektronikoen irakurgailuekin eskaini den proiektu pilotua oso positiboa izan da, hala adierazten da, mailegu egin ondoren bazkideeengandik jaso diren 347 inkestetan (gizonezkoak %44 eta emakumezkoak %56, bataz besteko adina 47 urte). Inkestatuen %95,10aren iritziz, zerbitzu berria interesgarria edo oso interesgarria da, bereziki berrikuntza teknologikoari dagokionez.

%88, 18aren iritziz, liburutegiek e-readerren zerbitzua eskaini behar dute, hain zuzen, irakurgailuen ezagutza izateko. Arlo honetan azpimarratzen da, literatura unibertsaleko klasikoen erakargarritasun falta.

%76,08ak zerbitzua berriro erabiliko dutela adierazten dute. Horietatik %43,81ak eduki berriak eskatzen ditu eta gainontzekoak gailuen ezagupenari ematen diote lehentasuna.

Liburu digitalen plataformen ezagutza ez da ohikoa, Gutenberg proiektuak, Cervantes Virtual delakoa eta Google Books dira ezagunenak eta hiruen artean nagusiena Google Books. %42ak ez du erantzuten eta galdetegiren batean Libros Tauro, Amazon, E-Leer, Planetalibro, Librodot.com, Libranda eta Audible liburuen Biblioteca Hispana aipatzen dira.

E-reader erabiltzaileei argitalpen lehentasunari buruz ere galdetu zaie, hau da, izenburu bereko argitalpena hautatzerakoan liburua edo e-booka nahiago duten. Kasu honetan %59,94ak euskarri digitala nahiago dutela erantzun dute.

Emaitza hauek aztertu ondoren datozen urteetako lehentasuna liburu elektronikoen kudeaketa eta mailegurako plataformak eskuratzea izango da. Amazonek 2011rako Espainiako argitalpen munduan iragarri duen oldarka sartzeak, argitaletxe guztiak liburutegietan zerbitzu berriak eskaintzera behartuko ditu.

2011an zehar esate baterako Libenet, Xercode enpresaren Ebook eta ODILOtk enpresaren plataforma ezagutu ditut. Azken biak liburu elektronikoen kudeaketa eta mailegurako aukera ematen dute.

 

Los comentarios están cerrados.