04

Aza / 2011

Liburutegi publikoak eta krisialdia.Torontoko kasua

Autorea: Liburu dantza

Torontoko Liburutegi Nagusia. Donostiako udal liburutegiek igotako argazkiaGaur egun bizi dugun krisialdi kontestua, eta etengabeko mehatxuak 2012 urtera begira izango ditugun murrizketak direla eta, gogora etorri zait irakurri berri dudan gertakari interesgarri bati buruzkoa. Bibliomancienne blogean agertu da, eta sare sozialek indar politikoen aurrean duten  eragina azalarazten du: Toronton hiritarren mobilizazioak liburutegi publikoko itxiera agindua bertan behera uztea lortu du. Sare sozialetan oinarritu dira asmo horri bultzada emateko eta hainbat kanadiar idazleen laguntza ere izan dute, Margaret Atwoodena, besteak beste. Aipaturiko post horren izenburua da: “Torontoko liburutegi  publikoek murrizketak saihesten dituzte ingurune sozialen ekositema berri batean”, 2011ko irailaren 21ean plazaratua.

Torontoko alkateak, Rob Fordek, 2011ko otsailean jakinarazi zuen Torontoko liburutegi sareko bat ixteko asmoa zuela, aurrekontu arazoak zirela eta. Liburutegi sareen aurrekontua %10 murrizteko asmoa zuen: ordutegiak , programa batzuren bertan bera uzteak…, pribatizazioa ere aipatu omen zen.

Hiritarrek  liburutegi zerbitzuaren 13,3 milioiko murriztapen honi aurre egin diote. Torontoarren hiru laurdena ez dago ados liburutegien itxiera edo pribatizazioarekin. Hiritarren desadostasun erantzuna sare sozialen bitartez bideratu zen:

Hiritarren eskura jarri zuten sarean dokumentu bat; Margaret Arwoodek bere Twittereko 230.000 jarraitzaileak dokumentu hori sinatzera animatu zituen. Oso eragingarria eta erantzun zabalekoa izan zen ere “Zergatik da garrantzitsua nire liburutegia” lehiaketak.

Facebooken bidez ere hiritarra neurri horien aurka jartzera bultzatu zuten.

Egunkarietako web orrialdeetan iruzkinak jaso eta argitaratu ziren, eta halaber, sare sozialek prentsan plazaratutakoen berri eman .

Alkatearen anaiak, Doug Fordek, lekuz kanpoko bere komentarioekin giroa berotzen lagundu zuen: Margaret Atwood ez ezagutzea eta harrotasunez adieraztea, ez da oso modu egoki bere aldekoak lortzeko.

Post hori irakurtzerakoan nire hiriaz gogoratu naiz, eta neure buruari galdetu diot:  donostiarrak iritsiko ginateke hori guztia egitera gure liburutegien alde? idazleren batek lagunduko liguke? ( Toronton, M. Atwoodez gain, Michael Ondaatjek, Vincent Lamek eta Barclayk etab. lagundu dute), eta, jakingo al genuke sare sozialak hain maisuki erabiltzen?

Momentuz hiritarreK lortu dute alkateak erabakiz aldatzea.

 

One thought