27

Urt / 2012

Intxaurrondo auzoan liburutegi berria ireki dugu

Autorea: Liburu dantza

Isabel Vesga liburutegiko arduraduna , Intxaurrondo Berri, San sebastián, red de bibliotecas2012. urteko lehen post honetan, ezinbestean Intxaurrondoko liburutegi berria aipatu behar dizuet. Abenduan ireki genuen. Berez, lekualdaketa izan da, Gaztela kaleko liburutegiari agur esan baitiogu.
Kultur etxe berria bi solairuko eraikin batean dago kokatua udal kiroldegiarekin batera.
Aurreko liburutegiak 280 metro koadroko azalera zuen; oraingoak, berriz, 1010 metro koadro ditu. Azalera solairu bakarrean banatua dago, erdian patio bat duelarik. Patioa auzoko artistek apaindu dute berriztatutako materiala erabiliz. Irakurleak  bertara atera daitezke lasaitasun bila.

Intxaurrondo berri liburutegia DonostiaLau urtetan jardun dugu lanean egitasmo hau burutzeko, eta esan dezakegu gure sareko liburutegi  onenetarikoa dela. Urgari bulegoko Patxi Gastaminza eta Jose Javier Uranga arkitektoak izan dira proiektuaren arduradunak, eta gure eskariak beti aintzakotzat hartu dituztela esan beharra dago.

Denbora horretan, liburutegiko arduraduna den Isabel Vesgak eta biok aritu gara uneoro elkarlanean: Altzari horniketa esleitzeko; haiek planoan kokatzeko; RFID irrati-frekuentzia sistema aukeratzeko, espazioak antolatzeko; dekorazioa…

Liburutegiko azalera horrela banatzen da: harrera gunea 142 metro koadro, barruko lanak egiteko bulegoa 38 metro koadrobiltegia 45 metro koadro, Haur sailak 303 metro koadro eta helduen sailak 511,6 metro koadro ditu.. Auzoak 16.900 bizilagun ditu inguru.

Zailena izan da liburutegiaren azalera, hots, tamaina mantentzea, guztiek esaten baitzuten: zer handia!.  Aprobetxatuko dut bidalketa hau “ Bibliothèques d´aujourd´hui ” liburuan esaten dena liburutegiaren azalerari buruz. aipatzeko ” Liburutegi arduradun batek, alkatearekin eztabaidan ari zela liburutegi baten neurriak zirela eta, esan omen zion: Alkate jauna, zuek futbol zelai berria eraikitzerakoan, haren neurriak adostu al zenituzten? Bada, gauza bera liburutegiekin! Liburutegiek behar dituzten eremuak, espazioak, neurriak,…; arautuak daude!”
Aipamen hori oso gustukoa dut, adierazgarria baita. Liburutegien neurriak ezin dira negoziatu , ezta adostu ere; arauak daude , eta ezin dira txikitu, aldatu… politikariek, zenbait arkitekto, edota kultur kudeatzaileek diotenaren arabera

Ordutegiari dagokionez, lehen geneukan ordutegi berbera mantentzen dugu. Hau da: astelehenetik ostiralera arratsaldez irekitzen da, 16:00etatik 20:30etara. Oporretan goizez irekitzen da 10:00etatik 14:00etara, astelehenetan arratsaldez baita ere 16:00etatik 19:00etara. Abuztuan itxita.  Ezin izan dugu ordutegia luzatu, ekonomia-krisia dela eta.  Liburutegi lan taldea gehitu da, laguntzaile bat gehiago dugu.

Liburutegiko lan taldea Isabel Vesga arduradunak, Joseba Irazustabarrena liburuzainak eta lau laguntzaileek,  Itziar Asurmendi, César Fernández, Gurutze Pérez, Maider Zelaia osatzen dute. Guztiei eskerrak eman beharrean nago beraien lanarengatik.
Bestaldetik, liburutegiaren fondoari dagokionez, 31.937 dokumentu ditugu denetara. Aipatzekoak: komiki bilduma, atzerriko hizkuntzetako narratiba eta DVD filmen bilduma (4.264). Hasi berria dugu  PSP, Xbox eta Wii joku bilduma.
Internet konexioa duten ordenagailu eskaintza zabaldu dugu: hamar leku ditugu helduentzat, eta zortzi haurrentzat. Mailegurako lau liburu irakurle elektroniko ditugu eta bi ordenagailu eramangarri bertan erabiltzeko.
Berria dugu automailegutza sistema, NEDAP enpresaren RFIDa erabiliz. Guk mailegutza mota horren aldeko apustua egin dugu. Aieten, eta Alderdi Ederren 3Msistema daukagu eta oraindik ezin ditugu bi sistema hauen konparaketa egin. Liburutegiko langileek bezeroei lagundu, aholkatu, informatu behar dielakoan gaude; blog eta web orrietan parte hartu…,  maileguak norberak, makinek lagunduta egiten dituen bitartean.
Datorren otsailaren 16an,  Iñaki Urdanibiaren laguntzaz jardunaldi berria abiatuko da Intxaurrondoko liburutegian : solasaldi literarioa. Oraingo honetan, Albert Camusen “Sisiforen mitoa” aukeratu da.  Gustuko izango duzuelakoan nago, zatozte!
Bukatzeko, auzoak lehen bezala liburutegia bereganatzea eta gozatzea espero dut.

2 comments

  1. El wifi anda un poco lento, esta un poco mal. Deberiais echarle otra ojeada. Yo misma lo comprobé el pasado 24 de octubre, un saludo para todos. Quedó a espera de vuestras noticias

    • Hola María jesús:
      ya sabes que el WI_FI de nuestras bibliotecas depende del Departamento de Fomento. Les he remitido tu mensaje y para mejorar la conexión, me preguntan si te parece que va lento a todas horas, o alguna hora en particular.
      Muchas gracias