09

Ots / 2012

Alfortvilleko Mediateka, elkargunea auzoarentzat

Autorea: Liburu dantza

Alfrotville biblioteca alrededores de Paris columnas cafeteriaParisen igarotako egonaldian liburutegi ugari ezagutu nituen, eta Alforvillekoa bereziki  gustatu zitzaidan. Alfortvillek 44.000 biztanle ditu. Bertako liburutegiak 94.880 liburu, 27.370 ikus-entzunezko ale, eta 150 harpidetza ditu. Azalerak 2.341 metro koadro hartzen ditu.
Alfortevilleko liburutegia paris inguruan foto tomada por Arantza Urkia directora de la red de bibliotecas de San sebastián

Alfortvilleko mediateka, leku irekia.

Mediateka, Val de Marnen dago kokatua, Parisen ingurunean. Hango alkateen helburua mediateka sarea sortzea da. Créteilen dagoeneko ari dira berria egiten eta Limeil--Brevannesen asmo bera dute. Baztertutako auzo horien egoera aldatu nahian dabiltza eta horretarako elkarguneak sortu behar direlakoan daude. Elkargune hoberena mediateka bat da.  Alfortvilleko mediateka 2007ko martxoan zabaldu zuten, arkitektoa Olivier Souquet zelarik.
Bi solairu ditu:
Beheko solairua:
Solairu honetan bazkide berriak egiteko tokia, automailegua, mailegatu eta dokumentuak itzultzeko. Solairu honetan aurki ditzakegu baita ere hemeroteka, tokiko bilduma, artea, musika eta zinema. Gai bakoitzean  euskarri guztiak nahastuta daude.
Solairu honetan, hegoaldean haurren zonaldea dago eta areto bat egokitua dute, ipuin kontalarien jardunerako; beraiek deitzen diote “ Le Chaudron”.

Iharduerak “Eklipse” izeneko gelan egiten dira

  Lehenengo solairua:
Beste gai guztiei dagozkien dokumentuak, euskarri guztietan daude. Hormarik gabeko kontzeptua erabat zabaldua dago, hau da, ez dira multimedia eremuak eta liburuenak desberdintzen.
Solairu honetan daude bertako langileen lan esparruak, bezeroengandik beirazko tabikez bereiziak. Bigarren solairuan bilera gela, biltegiak eta jangela bat.

Estetikari erreparatuz, deigarriak dira arkitektoaren ikur diren zutoin zuriak. edo “fagots”

Proiektuaren lorpen handienetakoa  leku irekia lortu izana da, hots, itxidurarik gabekoa;  kultur biltegi handi bat da.
Arkitektoak liburutegizainekin adostu ditu detaile eta xehetasun guztiak. Erakusmahaiak dotoreak eta orijinalak dira. Koloreak ondo aukeratu eta konbinatu dituzte; osotasun armoniatsua lortuz. Sofak laranjak aulkiak eta mahaiak zuriak, eta metalezko apalategiak beltzak.  Beheko solairuan lurra egurrezkoa da eta lehenengoan moketa gorria dago. Orokorrean, oso leku atsegina da eta erabiltzaileek oso gustuko dute: hasiera-hasieratik  eroso sentitu dira bertan. 2008an harpidetza %74 handitu zen eta mailegu zerbitzua %118.
Bukatzeko, mediateka hau liburutegi batek hirian izan dezaken garrantziaren adibidea da. Bertakoak harro sentitzen dira, eta kanpotarrei museo bat bailitzan erakusten diete.

Los comentarios están cerrados.